Hil bukaerara arte aurkeztu daitezke lanak Fokatu lehiaketara
Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketa martxan da. Mugikortasun iraunkorra da aurten aukeratu duten gaia eta lanak maiatzaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira. Pertsona bakoitzak gehienez ere hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiaketara. JPG fo...
Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketa martxan da. Mugikortasun iraunkorra da aurten aukeratu duten gaia eta lanak maiatzaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira.
Pertsona bakoitzak gehienez ere hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiaketara. JPG formatuan bidali beharko dira fokaturolagaraia@uggasa.com helbidera. Emailean egilearen datuak ere bidali behar dira. Artxibo bakoitza titulu batekin izendatu beharko da eta argazkiak erresoluzio baxuan bidali beharko dira, gehienez ere 2400×768 pixeleko tamainan.
Epaimahaiaren erabakia ezagututa, irabazleei argazkiak erresoluzio handian eskatuko dizkiete. Argazkia ikusi bezain pronto Urola Garaikoa dela ikusi behar da. Epaimahaia Uggasako eta Ikatza eta Argazkia elkarteetako ordezkari banak osatuko dute. Ekainaren 1etik aurrera aurkeztutako irudiak Uggasaren eta Udalen webguneetan jarriko dituzte ikusgai.