Hilaren 23tik 31ra matrikula daiteke Ordiziako Musika Eskolan
Ordiziako Musika Eskolak datorren astelehenean, hilak 23, zabalduko du 2011-12 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea, eta hilaren 31a arte egongo da izena emateko aukera. Hainbat musika tresna jotzen ikasteko aukera ematen du musika eskolak, lau urt...
Ordiziako Musika Eskolak datorren astelehenean, hilak 23, zabalduko du 2011-12 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea, eta hilaren 31a arte egongo da izena emateko aukera. Hainbat musika tresna jotzen ikasteko aukera ematen du musika eskolak, lau urteko haurretatik hasita. Helduentzako eskola bereziak ere ematen dituzte. Eskolaren idazkaritzan eman behar da izena, 11:30etik 12:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Telefonoa: 943 88 87 52.