Igartubeitik tailerra eta ate irekien jardunaldia antolatu ditu
Igartubeiti baserri museoak Egin dezagun museo bat tailerra eta ate irekien jardunaldia antolatu ditu egunotarako, Museoen Nazioarteko Egunaren harira. Tailerra larunbatean izango da, 16:30etik 18:00etara bitartean. Tailerrean parte hartzen dutenek mus...
Igartubeiti baserri museoak Egin dezagun museo bat tailerra eta ate irekien jardunaldia antolatu ditu egunotarako, Museoen Nazioarteko Egunaren harira.
Tailerra larunbatean izango da, 16:30etik 18:00etara bitartean. Tailerrean parte hartzen dutenek museoa, memoria eta sormena kontzeptuak landuko dituzte. Igartubeitiko arduradunek jakitera eman dutenez, “jarduera didaktiko horren helburua objektuen historia irakastea eta aztertzea da, baina gure eguneroko bizimoduko piezen bitartez, espiritu kritikoa eta sormen ahalmena sustatzea ere bai”. Kide bakoitzak objektu bat aukeratu eta deskribatu ondoren, berarekiko duen erlazioa aztertu beharko du.
Ekimen horren bidez, Igartubeiti baserri museoak memoriarekiko duen harreman estua adierazi nahi du, Museoen Nazioarteko Kontseiluaren leloarekin “Museoak eta memoria. Imaginazioa eta sormena”, bat etorriz.
Ate irekien jardunaldia
Ate irekien jardunaldia larunbatean zein igandean egingo dute. Sarrera eta 11:00etako, 12:30eko eta 17:00etako bisita gidatuak doakoak izango dira. Museoa ohiko ordutegian egongo da irekita: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitartean.