Igoera promozioaren lehen partida larunbatean du Biok Zerbitzuakek
Biok Zerbitzuak senior mutilen Ordiziako saskibaloi taldeak larunbatean jokatuko du igoerako promoziorako lehen partida, Donostiako taldearen aurka. Partida ez da Majorin izango, Beasaingo Antzizar kiroldegian baizik, Ordizian Gimnastika erritmikoaren ...
Biok Zerbitzuak senior mutilen Ordiziako saskibaloi taldeak larunbatean jokatuko du igoerako promoziorako lehen partida, Donostiako taldearen aurka. Partida ez da Majorin izango, Beasaingo Antzizar kiroldegian baizik, Ordizian Gimnastika erritmikoaren Gipuzkoako txapelketa jokatzekoa baita. Partida 18:00etan da.
Partida bakarreko kanporaketa denez, derrigorrean irabazi beharra daukate igotzeko aukerari eusteko. Defentsa indartu beharko dute ordiziarrek, eta jokaldi azkarrak egin. Jaurtiketa libreetan ere finago aritzea komeni zaie, eta epaileei horrenbeste protesta ez egitea. Zuzendaritzak dei berezia egin die zaleei larunbatean Beasainera joan daitezen.