Monica Aguilera ultratrail korrikalaria, Ehunmiliaken ibilbidea ezagutzera etorriko da asteburuan
Monica Aguilera korrikalaria, asteburuan Beasainen izango dela jakinarazi dute Ehunmiliak probako arduradunek. Ultratrail munduan lehen mailako korrikalaria da Aguilera. Salomon Santiveri nazioarte mailako taldeko partaidea da kataluinarra, eta Trail aldizkariko erredaktore buru. Ehunmiliak probako ibilbidea aztertzera eta eskualdea ezagutzera dator Aguilera. Bihar iritsiko da Beasainera, eta ingadera arte egongo dela esan dute antolatzaileek. Monica Aguilerak kirol arloan izan duen ibilbidea ezagutzeko, kirolariak duen webgunearen berri ere eman dute Ehunmiliakoek: www.monicaaguilera.com. 5. eta 6. etapak asteburuan Arrastaka Mendi Taldeak antolatuta, asteburuan egingo dituzte Ehunmiliak probako ibilbideko beste bi zati. Larunbatean, bosgarren etapa egingo dute, eta seigarrena igandean. Bi etapetan, Larraiztik Otzaurtera arteko tartea egingo dute. Larunbatean, Larraitzen hasiko dute ibilaldia eta Txindokira igoko dira lehenik. Handik Egurral lepora jaitsiko dira Ganboko gailurrerako bideari ekiteko. Handik Lareoko urtegiaren inguruetara jarraituko dute oinez, Lizarraustiko mendateraino. Guztira larunbatean, 17 kilometroko ibilbidea egingo dute. Beasaingo Bernedo Eneako aparkalekutik irtengo dira etzi mendizaleak 07:15ean. Itzulera 15:30ak ingururako izatea aurreikusi dute antolatzaileek. Igandean, Lizarraustitik Otzaurtera Igandean egingo dute Ehunmiliak ibilbideko seigarren etapa, Lizarrausti eta Otzaurte artekoa. 19 kilometroko ibilbidea da, eta modu bortitzean hasten dela diote Arrastakakoek. Lizarrausti-Etxegarate mendatean hasiko dute txangoa, kilometro bateko luzeera duen aldapa gogorrarekin. 15 kilometroko pagadia zeharkatuko duten ondoren, Nafarroarekiko mugekin bat [...]
Monica Aguilera korrikalaria, asteburuan Beasainen izango dela jakinarazi dute Ehunmiliak probako arduradunek. Ultratrail munduan lehen mailako korrikalaria da Aguilera. Salomon Santiveri nazioarte mailako taldeko partaidea da kataluinarra, eta Trail aldizkariko erredaktore buru.
Ehunmiliak probako ibilbidea aztertzera eta eskualdea ezagutzera dator Aguilera. Bihar iritsiko da Beasainera, eta ingadera arte egongo dela esan dute antolatzaileek. Monica Aguilerak kirol arloan izan duen ibilbidea ezagutzeko, kirolariak duen webgunearen berri ere eman dute Ehunmiliakoek: www.monicaaguilera.com.
5. eta 6. etapak asteburuan
Arrastaka Mendi Taldeak antolatuta, asteburuan egingo dituzte Ehunmiliak probako ibilbideko beste bi zati. Larunbatean, bosgarren etapa egingo dute, eta seigarrena igandean. Bi etapetan, Larraiztik Otzaurtera arteko tartea egingo dute.
Larunbatean, Larraitzen hasiko dute ibilaldia eta Txindokira igoko dira lehenik. Handik Egurral lepora jaitsiko dira Ganboko gailurrerako bideari ekiteko. Handik Lareoko urtegiaren inguruetara jarraituko dute oinez, Lizarraustiko mendateraino.
Guztira larunbatean, 17 kilometroko ibilbidea egingo dute. Beasaingo Bernedo Eneako aparkalekutik irtengo dira etzi mendizaleak 07:15ean. Itzulera 15:30ak ingururako izatea aurreikusi dute antolatzaileek.
Igandean, Lizarraustitik Otzaurtera
Igandean egingo dute Ehunmiliak ibilbideko seigarren etapa, Lizarrausti eta Otzaurte artekoa. 19 kilometroko ibilbidea da, eta modu bortitzean hasten dela diote Arrastakakoek. Lizarrausti-Etxegarate mendatean hasiko dute txangoa, kilometro bateko luzeera duen aldapa gogorrarekin. 15 kilometroko pagadia zeharkatuko duten ondoren, Nafarroarekiko mugekin bat eginez eta hainbat aztarna megalitiko ikusiz.
GR-121 (Gipuzkoako itzulia) eta GR-11 (Euskal Herriko ibilbidea) bideei jarraituz, Idiazabalgo Etxegarate mendatera iritsiko dira. Handik Aizkorriko sarreraraino dauden lau kilometroak eginez amaituko dute igandeko ibilbidea mendizaleek, Otzaurteko gainean.
Igandean 08:00etan irtengo dira oinezkoak Beasaingo Bernedo Eneako aparkalekutik eta itzulera 16:00ak alderako izatea kalkulatu dute Arrastakakoek.














