Segurako Turismo Bulegoak, kalitate turistikoaren Q ziurtagiria lortu du
Segurako Ardixarra etxean kokatuta dagoen turismo bulegoak, kalitate turistikoaren Q Ziurtagiria lortu du. Turismo Bulegoko arduradunek jakitera eman dutenez, ez da hori Segurako turismo bulegoak kalitatearen alde egiten duen lehen ahalegina: ̶...
Segurako Ardixarra etxean kokatuta dagoen turismo bulegoak, kalitate turistikoaren Q Ziurtagiria lortu du.
Turismo Bulegoko arduradunek jakitera eman dutenez, ez da hori Segurako turismo bulegoak kalitatearen alde egiten duen lehen ahalegina: “bertara gerturatzen diren bisitariei ahalik eta zerbitzurik egokiena, kalitaterik gorenekoena ematearen garrantziaz ohartuta”, azken urte hauetan Praktika Onen programan parte hartzen baitu. Hala ere, kalitatearen hobekuntzan pausu bat aurrerago joatearen nahiak bultzatuta, 2009. urtean Q-a lortzeko helburua ezarri zuen eta “egokitze lan desberdinen eta egindako lan mardularen ondorioz”, apirilaren 6an eskuratu zuen ziurtagiria.
Ikuskaritza “zorrotza”
Kalitate Turistikoaren Q-a, turismo sektorean kalitatearen adierazgarri den marka da. Segurako turismo bulegoko kideek aipatu dutenez, ere helburu nagusia, “enpresa turistikoen lehiakortasun maila handitzea litzateke, kudaketa sistema egoki bat ezartzeko tresnak eskainiz, kalitatea ziurtatzeko”. Kalitatearen Q ziurtagiria lortzen duten establezimenduek, ikuskaritza “zorrotz” batzuk pasatzen dituzte, “zeintzuk zerbitzuaren profesionaltasuna, segurtasuna eta kalitatea ziurtatzen duten. Guzti hori, bisitariei ahalik eta esperientzia turistiko hoberena eskuragarri jartzeko nahiarekin”. Agiri hori ICTE-k, Espainiako Kalitate Turistikorako Institutuak (Instituto para la Calidad Turística Española) kudeatzen du, eta “berau lortzeko legedi zorrotza betetzea lortzen duten turismo arloko enpresa ezberdinei ematen die soilik”. Segurakoarekin Euskal Autonomia Erkidegoko 17.garren Q-a lortu da.