Bilduk ekitaldi politikoa egin du Urola Garaian
Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldia ospatu zuen atzo Urretxun eta Zumarragan. Xabier Barriolak, Zumarragako alkatetzarako hautagaiak, Oihane Zabaletak, Urretxuko Udalerako hautagaiak, eta Martin Garitanok, Gipuzkoako zerrendako buruak, hitz egin zuten bertan.
Barriolak eskerrak eman zizkien “jasandako presioaren aurrean lagundu diguzuenei”. “Kutsatutako” jendeari bruuz hitz egin zuen, eta egoerak “kafkiarra” zirudiela esan zuen. Herritar batek kontatu ziona esplikatu zuen: “Jo, gure etxean bost gara, eta bost horietatik lau kutsatuta gaude”. Barriolaren hitzetan, “gutxi iraun zuen egoera horrek, hurrengo egunean etxeko bosgarrena ere, kutsatuta zegoela azaldu baitzen”. Ildo honetatik, Euskal Herrian 40.000 pertsonek hauteskundeetara aurkeztu ezingo dutela salatu zuen. “Euskal Herriak, Legazpik, Zumarragak eta Urretxuk, aldaketa garaia bizi dute, edo hobe esanda, garai aldaketa biziko dute” esan zuen. Ziklo berriaren erronkak “handiak” direla nabarmendu zuen, eta honen aurrean “herri aliantza zabal bat osatzea eta egituratzea beharrezkoa” zela esan zuen.
Bildu osatzen dutenak “politikari profesionalak ez direla” esan zuen Barriolak, “ez gatoz soldata irabaztera, ez gatoz promozio pertsonala bilatzera. Herriaren zati gara eta herritik sortuak, eta gure ezaugarriak sorleku7 dugun herri honen berak dira: lana eta militantzia, apaltasuna baina erabakitasun osoa, lanerako prestutasuna eta gogoa”. Azkenik, “baldintzarik gabeko botorik ez dutela nahi” esan zuten. “garrantzia handiko erabakiak herriak berak hartuko ditu eta horretarako, erabakitzeko behar dire4n tresnak martxan jarriko ditugu”.
Beste alde batetik, Oihane Zabaleta Urretxuko alkatetzarako hautagaiak hitz egin zuen. Honek “ilusio uholdea aspaldiko partez herri honetara iritsi” dela adierazi zuen. “Esku puntekin ikutzeko zorian gauden independentziarako bide hori hasteko lehen pausua igande honetan bertan hasiko dugu, zuen bozekin”.
Urretxu
Urretxuri dagokionez, “hainbat urtetan udaleko pleno aretoko aulkietan eserita egote hutsari politikan esperientzia profesionala edukitzea deitzen zaiola ikasi dugu” esan zuen. “Batzue3k hauteskundeetako bozak euren karrera politikoa egiteko erabiltzenb dituzte, eta horixe da juxtu nahi ez duguna,m hor dago benetako desberdintasuna. Karrera politikoa ez, baino politika egitera goazelako”.
“promesa elektoraletan sinesten ez dutela” ere esan zuen Zabaletak, “gauza egingarrietan baizik”. Horregatik, “Urretxu herritarrekin eta herritarrentzako eraikitzen jarraitu nahi” dutela esan dute. Hainbat proposamen ere egin ditu: baserritarrekiko errespetua eta elkarlanba zaintzea, auzoz auzoko arazoak jaso eta adostasuna lortzea, merkataritzari erraztasunak ematea, lurzorua neurri gabe ez xahutzea, etxebizitza eskubidea bermatzea, elkartasuna ardatz hartzea edota memoria historikoa berreskuratzea.
Bukatzeko Joseba Sarrinandia idazlearen hitzak bere egin zituen, “askatasuna eskubidea baino eginbeharra dela” nabarmenduz.
Legazpi