Garabi Ordiziako infantilek Espainiako Txapelketa dute jokoan
Garabi Ordizia errugbi taldeko infantilak Valladolidera (Espainia) joango dira, asteburuan bertan jokatuko baita Espainiako Txapelketa. Zortzi talde ariko dira nor baino nor, bi multzotan; Ordiziak Marbella, Majadahonda eta CAU Valencia izango ditu aur...
Garabi Ordizia errugbi taldeko infantilak Valladolidera (Espainia) joango dira, asteburuan bertan jokatuko baita Espainiako Txapelketa. Zortzi talde ariko dira nor baino nor, bi multzotan; Ordiziak Marbella, Majadahonda eta CAU Valencia izango ditu aurkari, eta beste multzoan El Salvador, CRC Madril, Valencia C.R. eta Bartzelonako BUC ariko dira. Ordiziaren multzoa gogorra izango da, baina klubaren arduradunek diote “ilusioz beteta” doazela txapelketara, eta zorte pixka bate edukiz gero, txapelketa bera ere irabaz dezaketela.