Haurugby Nazioarteko txapelketa bihar jokatuko da, zazpigarrengoz
Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako Haurugby Nazioarteko txapelketaren zazpigarren ekitaldia jokatuko da bihar Ordiziako Altamira estadioan eta Beasaingo Loinatzen. Biarno, Ipar Euskal Herria, Bizkaia, Aragoi eta Gipuzkoako 16 taldek neurtuko dituzte indarrak. “Hamalau eta hamabost urteko mutikoekin Euskal Autonomia Erkidegoan jokatzen den txapelketarik onena da Haurugby”. Lehen partidak 10:00etan hasiko dira, eta 17:30ak aldera bukatuko da txapelketa. Hauetxek dira Ordizian eta Beasainen elkartuko diren errugbi taldeak: Biarritz Olympique, Sara-Azkaine, Hernani, Gipuzkoako selekzioa, Bokale-Tarnos, Ondres, Biarno iparraldea, Larresoro, Kanbo, Uztaritze, Baiona, Ziburu, Bilboko Unibertsitatea, Stade Hendaia, Rugby Club Ejea eta Ordizia. Aurten Beasainen berriz ere Iaz bezalaxe, aurten ere Beasaingo Loinatzen jokatuko dira partida batzuk, Ordizia Rugby Elkarteak dituen helburuei segida emanez. Ordiziako klubak Goierri mailara zabaldu nahi du errugbia, argi duelako gaur egun klubaren egiturak Ordizia gainditu duela, eta eskualdea bera hartzen duela. Harrobia lantzen joateko ekimena ere bada Haurugby: “Harrobirik ez dago etorkizunik, eta klubean sortutako gazteek izan behar dute Ordiziako lehen taldearen oinarria”, adierazi du Aitor Araña presidenteak. Urtero antolatu nahi dute Haurugby, gazteen artean elkartasunaren eta lanaren moduko baloreak transmititzeko. Hamasei talde bi multzotan banatuta Hamasei taldeak bi multzotan banatuko dituzte, eta 10:00eta hasita hamar minutuko partidak jokatuko dituzte lehen fasean. Emaitza horien arabera, lehen sailkapena aterako da, [...]
Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako Haurugby Nazioarteko txapelketaren zazpigarren ekitaldia jokatuko da bihar Ordiziako Altamira estadioan eta Beasaingo Loinatzen. Biarno, Ipar Euskal Herria, Bizkaia, Aragoi eta Gipuzkoako 16 taldek neurtuko dituzte indarrak. “Hamalau eta hamabost urteko mutikoekin Euskal Autonomia Erkidegoan jokatzen den txapelketarik onena da Haurugby”. Lehen partidak 10:00etan hasiko dira, eta 17:30ak aldera bukatuko da txapelketa.
Hauetxek dira Ordizian eta Beasainen elkartuko diren errugbi taldeak: Biarritz Olympique, Sara-Azkaine, Hernani, Gipuzkoako selekzioa, Bokale-Tarnos, Ondres, Biarno iparraldea, Larresoro, Kanbo, Uztaritze, Baiona, Ziburu, Bilboko Unibertsitatea, Stade Hendaia, Rugby Club Ejea eta Ordizia.
Aurten Beasainen berriz ere
Iaz bezalaxe, aurten ere Beasaingo Loinatzen jokatuko dira partida batzuk, Ordizia Rugby Elkarteak dituen helburuei segida emanez. Ordiziako klubak Goierri mailara zabaldu nahi du errugbia, argi duelako gaur egun klubaren egiturak Ordizia gainditu duela, eta eskualdea bera hartzen duela. Harrobia lantzen joateko ekimena ere bada Haurugby: “Harrobirik ez dago etorkizunik, eta klubean sortutako gazteek izan behar dute Ordiziako lehen taldearen oinarria”, adierazi du Aitor Araña presidenteak. Urtero antolatu nahi dute Haurugby, gazteen artean elkartasunaren eta lanaren moduko baloreak transmititzeko.
Hamasei talde bi multzotan banatuta
Hamasei taldeak bi multzotan banatuko dituzte, eta 10:00eta hasita hamar minutuko partidak jokatuko dituzte lehen fasean. Emaitza horien arabera, lehen sailkapena aterako da, eta ondoren, multzo bakoitzeko lehen sailkatuek elkarren aurka jokatuko dute, bigarrenek bigarrenen aurka, hirugarrenek hirugarrenen aurka… Hartara, 15:00etarako sailkapena eskuan izango dute, eta azken fasea Altamiran hasiko da 15:15ean. Txapelketa 17:30ak aldera bukatuko da, eta ondoren, Altamira ondoko Otegi-Enea auzoko berdegunera joango dira sariak jasotzera, eta denak elkarrekin meriendatzera.













