Nanoteknologiari eta nanomagnetismoari buruzko kongresua Ordizian
Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 4a bitarte Nanoteknologiari eta Nanomagnetismoari buruzko Nazioarteko Kongresua egingo dute Ordizian. Kongresua datorren ostegunean aurkeztuko dute Donostian, baina horren aurretik, hilaren 24an, gaiarekin lotura duen lehen ekitaldia izango da Barrena kultur etxean. Julian Gonzalez Estevezek eta Juan Jose del Val Altunak hitzaldi bana egingo dute hilaren 24an Ordizian. Gonzalezek Magnetismoa, makro ingurunetik nano ingurunera igarotzea hitzaldia emango du, eta Del Valek Ikerketa-karrera eta zientzia-lana zientzian. Lehen hitzaldia 19:00etan hasiko da. Ekainaren 2an edo 3an Ekainaren 2an, berriz, Ordiziako Herri Antzokian izango da hitzaldia, 10:00etan hasita. Albert Fert irakasle eta Fisika Nobel Sariduna, eta Antonio Hernando irakaslea izango dira hizlariak. Karrera zientifiko ikertzailearen estimuluak eta motibazioak gaiaren inguruan ariko dira hizketan. Hitzaldia ingelesez izango da, baina euskararako aldibereko itzulpena egongo da. Hurrengo egunean Goierri Berrikuntza Gunea izango da elkargunea. Stuart Parkin eta Kaneo Mohri irakasleak ikerketari eta garapenari buruz ariko dira, 10:00etan hasita. Hitzaldi haur ere ingelesez izango da, eta gaztelaniarako aldibereko itzulpena egongo da.
Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 4a bitarte Nanoteknologiari eta Nanomagnetismoari buruzko Nazioarteko Kongresua egingo dute Ordizian. Kongresua datorren ostegunean aurkeztuko dute Donostian, baina horren aurretik, hilaren 24an, gaiarekin lotura duen lehen ekitaldia izango da Barrena kultur etxean.
Julian Gonzalez Estevezek eta Juan Jose del Val Altunak hitzaldi bana egingo dute hilaren 24an Ordizian. Gonzalezek Magnetismoa, makro ingurunetik nano ingurunera igarotzea hitzaldia emango du, eta Del Valek Ikerketa-karrera eta zientzia-lana zientzian. Lehen hitzaldia 19:00etan hasiko da.
Ekainaren 2an edo 3an
Ekainaren 2an, berriz, Ordiziako Herri Antzokian izango da hitzaldia, 10:00etan hasita. Albert Fert irakasle eta Fisika Nobel Sariduna, eta Antonio Hernando irakaslea izango dira hizlariak. Karrera zientifiko ikertzailearen estimuluak eta motibazioak gaiaren inguruan ariko dira hizketan. Hitzaldia ingelesez izango da, baina euskararako aldibereko itzulpena egongo da.
Hurrengo egunean Goierri Berrikuntza Gunea izango da elkargunea. Stuart Parkin eta Kaneo Mohri irakasleak ikerketari eta garapenari buruz ariko dira, 10:00etan hasita. Hitzaldi haur ere ingelesez izango da, eta gaztelaniarako aldibereko itzulpena egongo da.