Nolakoak izan ziren 1979ko udal hauteskundeak?
Maiatzaren 22an udal eta foru hauteskundeak izango dira. Udalak eta Foru Aldundiak aukeratzeko aukera garaia da. Dena den, ondorengo orrialdeotan, ez dugu horietaz hitz egingo. Denboran atzera egin dugu. Frankismoaren ondorengo lehenengo udal eta hauteskundeetara jauzi egingo dugu. Garai hartako datuak ekarri ditugu gogora, botoen zenbaketa eta alkateen zerrenda. Horrekin batera, frankismo ondorengo lehenengo udaletan alkate izan ziren bi goierritar (Juan Lasa eta Joxe Martin Eskisabel) ere elkarrizketatu ditugu, orduko giroa, arazoak eta kezkak zeintzuk ziren ezagutu nahian.
Frankismoaren ondorengo lehenengo udal hauteskundeak 1979ko apirilaren 3an egin zituzten. Berrogei urteko diktaduraren ondoren egoera politiko bizia zegoen Hego Euskal Herrian, eta herrietan ere izan zuen horrek bere eragina.
Ilusioa ere handia zegoen gizartean. Partehartze datuak ikusi besterik ez dago; Goierri betidanik izan da partehartze handiko eskualdea, baina aurreneko udal hauteskunde haietan, goierritarren %70ak eman zuen boza, aurrenekoz, bere udal ordezkariak aukeratzeko.
Alderdi asko
Garai hartako mugimendu politikoaren beste seinale bat, alderdi politikoen sigletan aurki daiteke. Herrietako zerrenda inpependienteez gain, EAJ, HB, PSE, PCE eta Euskadiko Ezkerra aurkeztu ziren.
Baina hainbat herritan, ezkerreko alderdi txikiek ere aurkeztu zituzten zerrendak. Tartean daude ORT (Organización Revolucionaria de Trabajadores), EMK (Euskal Mugimendu Komunista) edota LKI (Liga Komunista Iraultzailea) bezala, gaur egun bitxiak egiten zaizkigun izen eta siglak.
1979ko alkateak
- Arama Joakin Mujika Tolosa Independientea
- Ataun Ignazio Maria Aierbe Apalategi HB
- Beasain Juan Lasa Jauregi EAJ
- Ezkio-Itsaso Ignazio Idiakez Korta Independientea
- Gabiria Andres Goia Telleria EAJ
- Gaintza Pedro Zunzunegi Garmendia Independientea
- Idiazabal Santiago Agirre Elorza EAJ
- Itsasondo Jose Maria Iturrioz Goenaga Independientea
- Lazkao Diego Gurrutxaga Lonbera EAJ
- Legorreta Antonio Amondarain Esnaola Independientea
- Mutiloa Juan Intxausti Balda Independientea
- Olaberria Jose Maria Kerejeta Arrieta Independientea
- Ordizia Jose Ramon Gaztañaga Arregi EAJ
- Ormaiztegi Jose Maria Elosegi Aldanondo EAJ
- Segura Gillermo Areizaga Intxausti EAJ
- Zaldibia Jose Martin Eskisabel Elorza Independientea
- Zegama Jose Telleria Telleria Independientea
- Zerain Antonio Garcia Agirre Independientea
Juan Lasa, 1979ko Beasaingo alkatea