Sukaldaritza ikastaroa antolatu dute Eder Altzariak dendan
Beasaingo Eder Altzariak dendan sukaldaritza ikastaroa antolatu dute. Iban Yarza okina izango da ikastaroa emango duena, eta okintza hastapen ikastaroa izango da. Ikastaroa datorren asteazkenean izango da, maiatzaren 25ean, 18:00etatik 20:00etara. B...
Beasaingo Eder Altzariak dendan sukaldaritza ikastaroa antolatu dute. Iban Yarza okina izango da ikastaroa emango duena, eta okintza hastapen ikastaroa izango da. Ikastaroa datorren asteazkenean izango da, maiatzaren 25ean, 18:00etatik 20:00etara. Bertan parte hartu nahi duenak, aurrez eman behar du izena 943 884 138 telefono zenbakira deituta, edo sukalde@ederaltzariak.com helbidera mezua bidalita. Pertsonako 18 euro ordaindu behar da ikastaroan parte hartzeko.
Urte amaiera arte, hilabetero ikastaro ezberdin bat antolatzeko asmoa dute Eder-eko kideek, beti ere sukaldaritzarekin lotura dutenak. Yarzak emango duen ikastaroa bigarrena izango da, eta aurrenekoan Amerikar erako gozoak egiten ikasi zuten hainbat lagunek. Orduko argazkiak Flickr-en zintzilikatu dituzte.