“Zer egiten du izar batek zerutik hain urrun?”
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako VII. Piropo lehiaketaren sariak gaur banatu dituzte Oianguren institutuan. Lehiaketa bi mailatan banatuta zegoen, A maila (14-16 urte) eta B maila (16 urtetik gora), eta antolatzaileek nabarmendu dute A mailako piropoak B mailakoak baino hobeak izan direla orokorrean.Guztira 309 esamolde jaso dituzte, 186 A mailan eta 119 B mailan. A mailan, Jone Agirrek irabazi du Zer egiten du izar batek zerutik hain urrun? piropoarekin, eta bigarren saria Uxue Castellanok jaso du, Hire gorputza ikusita parkinsona sortzen zaidan! esamoldeagatik. Agirreren piropoa elastiko batean ere jarri dute. B mailan, berriz, Patxi Arbizak jaso du sari nagusia Izena: Antton. Adina: 18. Sexua: zurekin esalmodearengatik, eta bigarrena Jone Auzmendik, Nire Louibutonak baino gehiago maite zaitut lanarengatik. Inma Fernandez aktore lazkaotarrak egin ditu aurkezle lanak gaurko ekitaldian.
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako VII. Piropo lehiaketaren sariak gaur banatu dituzte Oianguren institutuan. Lehiaketa bi mailatan banatuta zegoen, A maila (14-16 urte) eta B maila (16 urtetik gora), eta antolatzaileek nabarmendu dute A mailako piropoak B mailakoak baino hobeak izan direla orokorrean.Guztira 309 esamolde jaso dituzte, 186 A mailan eta 119 B mailan.
A mailan, Jone Agirrek irabazi du Zer egiten du izar batek zerutik hain urrun? piropoarekin, eta bigarren saria Uxue Castellanok jaso du, Hire gorputza ikusita parkinsona sortzen zaidan! esamoldeagatik. Agirreren piropoa elastiko batean ere jarri dute.
B mailan, berriz, Patxi Arbizak jaso du sari nagusia Izena: Antton. Adina: 18. Sexua: zurekin esalmodearengatik, eta bigarrena Jone Auzmendik, Nire Louibutonak baino gehiago maite zaitut lanarengatik.
Inma Fernandez aktore lazkaotarrak egin ditu aurkezle lanak gaurko ekitaldian.