Altzagan Artea taldeak lortu ditu zinegotzi guztiak
Altzagako Udaleko bost zinegotziak herriko Artea taldeak beteko ditu. 79 altzagarrek eman diote babesa bertako hautagai zerrendari, eta PPri bik. Hautesle bakoitzak hautagai guztien artetik lau izen eman behar zituen. Honela geratu da bozketa: Andoni ...
Altzagako Udaleko bost zinegotziak herriko Artea taldeak beteko ditu. 79 altzagarrek eman diote babesa bertako hautagai zerrendari, eta PPri bik. Hautesle bakoitzak hautagai guztien artetik lau izen eman behar zituen. Honela geratu da bozketa:
- Andoni Katarain Garmendiak 67 boto.
- Mikel Munduate Cachok 67 boto.
- Jose Mari Esnaola Ormazabalek 65 boto.
- Miguel Angel Muñagorri Etxabek 59 boto.
- Imanol Muxika Katarainek 58 boto.
PPren hautagaitzari bi herritarrek eman diote babesa. Zerrenda horretako Santiago Granjak 3 boto jaso ditu, Salvador Jose Gilek 2, eta Tomas Garvinek, Francisco Gallardok eta Luis Miguel Gilek bana. Emaitza horiek kontuan hartuta, Artea taldeko bost kideak izango dira udalkide. Lehenengo batzarrean, udala eratzekoan, zinegotzi horien artean erabakiko dute hurrengo legealdian alkate nor izango den. Tartean dago Imanol Muxika, Altzaga herri entitate denetik (1992) alkate dena.