Bildu indarrez sartu da Goierriko udaletan
Zumarragan, Bildu izan da bozka gehien eskuratu dituen bigarren taldea. Xabier Barriolak zuhurtziaz hitz egin du. “Oraingoz bost zinegotzi ditugu, baina zenbaketa guztiaren, hau da, txuriz dauden bozkak eta abstentzioa zenbatekoa den jakin arte, bosgarren hori zalantzan dago, PSE-EEren zortzigarrena eta Aalarren posible bat bezala”. Honez gain, “Zumarragako udaletxearen errealitatea gehiegi aldatu ez dela” esan du, “PSE-EEk PPrekin batera gehiengo absolutua izaten jarraituko duelako. Dena den, Bildu Zumarragan bigarren indarra izan da, eta hori oso oso positiboki baloratzen dugu. lanean jarraitzeko prest gaude, eta sorpresa handia izan da bost zinegotzi eskuratzea”.
EAJko ordezkariak iritzi desberdinekoak ziren. Zumarragan, Iñigo Peñagarikanok, balorazio “negatiboa” egin du. Ziurtzat jotzen zituzten lau zinegotzi eta azkenean “hiru soilik lortu ditugu, duela lau urteko emaitzak berdinduta. Orain arte lana fin egin dugula uste genuen, baina emaitzek kontrakoa esan digute eta datozen egunetan gaizki egindakoa zer izan den baloratzea dagokigu”. Peñagarikanok PSE-EEri zorionak eman dizkio, “PPrekin batera gehiengo absolutua izaten jarraituko duelako” eta baita Bilduri ere “oso emaitza onak atera baititu Zumarragan”.
Urretxu
Oihane Zabaleta Bilduko Urretxuko hautagaiak emaitzak aurrikusita zituztenak “baino hobeak” izan direla esan du. “Herritarrei eskainitako babesa eskertu nahi diegu, ilusioa zegoela uste genuen eta jendeak lan egiteko gogoa du. Momentu historiko honetan jendea mobilizatu egin da eta lan egiteko indarra eman digu” esan du.
Itziar Agirre Urretxuko EAJko hutagaia berriz, “oso oso gustura” agertu da, “oso emaitza onak” lotu dituztelako. Itziar Agirrek EAJk Urretxun udal hauteskunde batzuetan inoiz lortu dituen emaitza onenak eskuratu dituela esan du. Zinegotziak bikoiztu egin dituzte. Berak uste du, emaitza on horiek, “herritarrek, EAJk azken lau urteetan udaletxean oposizioan eta alderdi gisa egin duen lana baloratu duelako”.
Urretxun, Hamaikabat alderdiak zinegotzi bat lortu du. Datuak “oso positiboki” baloratu ditu Luis Angel Tellez zerrendaburuak. Taldearen helburua zerrenda aurkeztu ahal izatea zen, eta atzetik, zinegotzi bat lortzeko aurreikuspena zuten. Horrela, aurrerikuspenak bete egin direla esan dute. Urretxuko Udalaren argazki berria “oso konplikatu” bezala definitu du Tellezek, “ez dago gehiengo absoluturik, eta asko ez badira ere, mugimendu desberdinak egiteko aukera ematen du osaketa berriak”.
Legazpi
Legazpin Bilduk zazpi zinegotzi lortu ditu. Kepa Urzelai zerrendaburuak egindako lehen balorazioa “oso oso ona da”. “Orain dela lau urte udal gobernu taldeak lortu zituen botuen bikoitza eskuratu dugu. Garbi genuen herritarren babes handia izango genuela, baina hainbestekoa izateak poztu egin gaitu”. Urzelaiek parte hartzea ere nabarmendu du.
Jabier Iraeta Legazpiko EAJko hautagaiak esan duenez, “Bilduk oso errez irabazi du legazpin, eta oraindik ez dakigu, baina ziurrenik gehiengo absolutua ere izango du eta zoriontzekoa da”. Beraien aldetik “lanean jarraituko” dutela adierazi du.
Ikusi herrikako emaitzak:
• Altzaga • Arama
• Ataun • Beasain
• Ezkio Its. • Gabiria
• Gaintza • Idiazabal
• Itsasondo • Lazkao
• Legazpi • Legorreta
• Mutiloa • Olaberria
• Ordizia • Ormaiztegi
• Segura • Urretxu
• Zaldibia • Zegama
• Zerain • Zumarraga
20:30
Hauteslekuak itxi eta bozken zenbaketa hasi dute Goierriko 57 hauteslekuetako 300 mahaietan. Telebistak galdeketa desberdinen emaitzak ematen hasi dira.
19:15
Berria.info • Espainiako Gobernuko Barne Ministerioaren arabera, gaur 18:00etan Gipuzkoako hautesleen %47,92k zeukan botoa emanda udal eta foru hauteskundeetan; hau da, 2007an ordu berean baino pixka bat gehiagok (%46,18k orduan).
18:00etako Parte hartze datuak:
• Altzaga %64,71
• Arama %56,21
• Ataun %66,00
• Beasain %44,54
• Ezkio Its. %57,67
• Gabiria %72,58
• Gaintza %65,69
• Idiazabal %57,25
• Itsasondo %56,22
• Lazkao %49,66
• Legazpi %50,28
• Legorreta %60,14
• Mutiloa %59,59
• Olaberria %60,46
• Ordizia %54,92
• Ormaiztegi %61,84
• Segura %59,98
• Urretxu %50,98
• Zaldibia %58,93
• Zegama %63,04
• Zerain %63,43
• Zumarraga %50,62
• Iturria
15:00 • Berria.info Gaur eguerdiko ordubietan Gipuzkoako hautesleen %36,83k zeukan botoa emanda, hau da, 2007an ordu berean baino %1,74k gehiagok. Hain justu, Gipuzkoa izan da parte-hartzean eguerdia bitartean parte-hartzean bilakaera handiena izan duen herrialdea, Espainiako Barne MInisterioak arratsaldeko hiruetan eman dituen datuen arabera. Aipatzekoa da hainbat herritan, eguerdirako, herritarren erdiek baina gehiagok eman dutela botoa jada. Hori da Gabiria, Zaldibia eta Zegamaren kasua Parte hartze portzentaiak herrika: • Altzaga 42,86 • Arama 43,14 • Ataun 48,13 • Beasain 34,27 • Ezkio Its. 38,24 • Gabiria 55,25 • Gaintza 41,18 • Idiazabal 45,88 • Itsasondo 44,98 • Lazkao 39,48 • Legazpi 36,40 • Legorreta 46,65 • Mutiloa 45,03 • Olaberria 41,46 • Ordizia 42,74 • Ormaiztegi 47,57 • Segura 44,30 • Urretxu 39,46 • Zaldibia 52,37 • Zegama 52,93 • Zerain 47,22 • Zumarraga 38,22
13:00 Hauteskunde goiza normaltasun osoz doa Goierrin. Ertzaintza eta udaltzaingoa ari dira hauteslekuen zaintzaz arduratzen. Goizean goizetik, jende ugari ari da bozka ematera gerturatzen. Eguerdiko 12:00ak inguruan jende ugari pilatu da, adibidez La Salle ikastetxearen parean, Zumarragan. Urretxun, jende pilaketarik egon ez bada ere, etengabekoa da herritarren joan etorria. Hauteslekuen kanpoaldean, inkestatzaileak lanean ari dira, herritarrei bozka zeini eman dien galdetzen. Galdeketa hauen helburua, hauteslekuak itxi bezain azkar, eta kontaketa amaitu aurretik, emaitzen aurreikuspen bat egin, eta behin behineko datuak ematea da.
11:00
Normaltasuna da nagusi Goierriko hauteslekuetan. Goizeko lehen orduetan lasaitasuna nagusitzen ari da eta herritarrak pixkanaka iristen ari dira bozka ematera. Hala ere, Zumarragan esaterako, hainbat bizilagun bozkalekuko ateak ireki zain zeuden jada 9:00etarako, ilaran. Asko etxetik jada bozkak eskuan zituztela irten dira. Hautagaietariko batzuek goizean goiz eman dute bozka, Markel Olanok edo Mikel Serranok kasu. Bigarren honek nortasun agiria etxean utzi du gainera, eta bila joan behar izan du, salbuespenik ez dagoenaren erakusle.
9:00
Gaur goizeko 9:00etan zabaldu dituzte Goierriko 57 hauteslekuak eta aurreneko ordutik hasi dira goierritarrak botoa ematen. Udal eta foru hauteskundeak izanda, partehartze handia espero da herrietan. Guztira, 53.257 goierritarrek dute botoa emateko eskubidea, eta 22 herritako 204 ordezkari aukeratuko dituzte; baita Gipuzkoako Batzar Nagusietako 9 batzarkide ere.
Goierriko 22 herrietan banatuta, 57 hautesleku daude, 89 mahairekin. 300 lagunetik gora daude haietan, bokal eta lehendakari moduan, goierritarren botoak kontatzen.
Ostiralean bukatu zen udal eta foru hauteskundeetarako kanpaina, eta atzo, herritarrei botoa ematera joateko deia egin zieten alderdi guztietako kideek.
Gaur gaueko 22:00etatik aurrera hasiko dira aurreneko emaitzak ateratzen. Goierriko Hitzak, edizio berezia aterako du bihar, emaitza guztiekin, eta gaur ere, egunean zehar jarraipena egingo du edizio elektronikoan.
Lotura interesgarriak • Krisiari aurre egitea eta herritarren partehartzea bultzatzea dira alderdi nagusien helburuak • otamotz.com •
Hauteskundeetako azken emaitzekin, Bildu koalizioa indarrez sartu da Goierriko udaletan. Legazpin, Ataunen, Ordizian, Zaldibian, Legorretan, Itsasondon, Seguran eta Lazkaon gehiengo osoa lortu dute. Beasainen EAJ gertu duela indarrik bozkatuena izan da Bildu, sei zinegotzi bana izango dituzte. Urretxun ere botu gehien lortu dituen indarra izan da (6 zinegotzi), eta EAJ atzerago geratu bada ere, bikoiztu egin ditu orain lau urte lortutako zinegotziak (4) .
Zumarragan PSE-EEk irabazi du, duela lau urte baino bozka gutxiagorekin bada ere. Kalkulagailuak atera eta ekainaren 11n udaletxeen osaketarako kalkuluak ateratzen hasi dira asko.
Zumarraga• Zumarragan PSE-EEk jarraitzen du gehiengoa izaten, baina hamaika zinegotzitik zortzira jaitsi da. Mikel Serrano hautagaiaren hitzetan, “lehen balorazioa positiboa da”. “Zumarragan, zortzi urte eta gero, ezker abertzaleak aurkezteko aukera izan duela nabarmentzekoa da eta horrek eragina izan du argazki orokorrean. PSE-EEk hiru zinegotzi jaitsi dituen arren, 2003an bezala, zortzi zinegotzi eskuratu ditugu eta hori positiboa da, orduan ezker abertzalea ez baitzegoen.