Udal eta foru hauteskundeek utzitako emaitzekin, politika egiteko «beste modu bat» beharko dutela aurreikusi du Ander Iturriotzek, aliantzez gaindi, transbertsalagoak izaten ahalegin beharko dute. Irrati-telebistetako analista politiko lanetik etena egin, eta Ander Iturriotz soziologoak Goierriko Hitzarentzat aztertu ditu herenegungo hauteskunde emaitzak. Hauteskundeok, hitz gutxitan? Errealitatea agertu da. Bilduren indar erakustaldia soziologikoki nola esplikatuko zenuke? Estrukturalki Hego Euskal Herriko soziologia politikoa oso gutxi aldatu da, aspaldiko partez. Ezker abertzalea beti hor egon da, ez da desagertu. Estatuaren indar guztiak eta bertako aliantza politiko gehienak ezker abertzalea desagertzen ahalegindu dira, baina erresistentzia gaitasuna uste zena baino askoz handiagoa izan du. Etorkizunari begira oso igurikizun oparoak sortzen zaizkio. Zein izan da giltzarria? Historia laburrera joanda, azkeneko urte hauetan bazterketa eta ilegalizazio prozesu bortitzak jasota, eta indarkeria politikoari uko egin ostean, Bilduk edo polo soberanistak izugarrizko ahaleginak egin ditu, guztien kontra borrokatu du, eta horrek eman dizkio emaitzak. Inteligentzia handiz jokatzen jakin du, batez ere estrategikoki. Jakin dute denbora neurtzen, behar zen momentuan aurkezten, publikoak tentsionatzen. Azkenean irabazi egin dute; legalizazioa lortu dute, injustiziaren kontra eta berriro ere estatuko aparatu itsuenen kontra. Une honetan botoak ekarri dizkie, edo garai batean galdu zituztenak berreskuratu dituzte. Indar metaketa aldeko faktore izan da, beraz. Bilduk segurtatuta zeuzkan [...]
Aurten ere udaleku irekiak egingo dituzte Ezkio-Itsason uztailaren 4tik 22ra bitartean. 3 urtetik aurrerakoentzat izango dira udalekuak eta 10:00etatik 12:30era bitarteko iraupena izango dute. Aurten Santa Lutziko kultur etxe berrian egongo dira. Famil...
Bihar, maiatzak 25, Maizpidetik Julio Lopez joango da Segura Irratiko mikrofonoetara Bixi-Bixi saioan parte hartzera. Lopez izatez Salamancakoa da, baina egun Zarautzen bizi da, eta euskara nola ikasi zuen izango du hizpide 12:15netatik aurrera. L...
Datorren ikasturtean bertso eskolan aritzeko izen ematea ostiralean amaituko da. Dagoeneko herriko ikastetxeetan banatu dituzte bertso eskolari buruzko informazioa eta matrikula orria, eta udaleko Euskara eta Kultura Sailean ere eskura daude matrikula...
Ezkio-Itsasoko Gurrutxaga eremuan 21 etxebizitza egingo dituzte, eta horietatik zazpi prezio hitzartukoak izango dira. Etxebizitza guztiak Pisuzahar Elorga SL eraikuntza enpresak eraikiko ditu. Prezio hitzartuko etxebizitza erosi ahal izateko izen emate epea ireki zuen Udalak, eta zazpi lagunek eman zuten izena. 2011ko apirilaren 14an, aukeraketa arautuko zuen baldintza plegua onartu zuen Udalak, eta irizpide hauek lehenetsi zituen: adin nagusikoa izatea, baldintza-orri horiek onetsi baino hiru urte lehenago Ezkio-Itsasoko erroldan egotea egiaztatzea, etxebizitzarik jabetzan ez izatea, etxebizitza baten premia izatea zein etxebizitza hori bere familia-unitatearen ohiko bizileku iraunkorra izango dela ziurtatzea eta gutxieneko diru sarrera gordina 9.000 eurokoa izatea urtean. Baldintza horiek betetzen ez zituztenentzat beste aukera batzuk ere zehaztu zituen Udalak. Dena den, A taldekoek lehentasuna zuten gainerako taldeekiko; B taldekoek C eta D taldekoekiko, eta C taldekoek D taldekoekiko. Izena eman zuten zazpi lagunek zein irizpide betetzen zituzten aztertu ondoren, 2011ko maiatzaren 5eko udal osoko bilkuran onartu zuen Udalak interesatuen behin betiko zerrenda. Tamaina desberdinekoak Prezio hitzartuko etxebizitzak 103,40 edota 96 metro koadrokoak izan daitezke. Izena eman duten zazpi lagun horiek erabakiko dute bi aukera horien artean. Etxebizitzarik handienek 168.000 euro eta BEZa balio dute. Besteek berriz, 150.000 euro eta BEZa. Ahal den azkarren hastea helburu Pisuzahar Elorga SLk [...]
Joan den igande gauean, bi gizonezko emakume bat bortxatzen saiatu ziren Ordizian. Sexu eraso horren aurrean, Kimetz Emakume Elkarteak elkarretaratzea deitu du. Gaur iluntzean elkartuko dira, plaza nagusian, erasoa salatu eta biktimari elkartasuna adierazteko. Kimetz elkartetik azaldu dutenez, «emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketa onartezina da». Baina ez hori bakarrik, «ziur aski, emakumeok bizitzaren hainbat esparrutan dugun diskriminazioaren adierazpen larriena» ere badela uste dute. Hala, emakumeen kontrako indarkeria eta bazterkeria «egiturazkoak eta dimentsio anitzekoak» direla diote, eta horrekin bukatzeko, erakundeen eta herritarren inplikazioa eskatu dute. «Ezinbestekoa da erakunde publikoek zein gizarteak, bere osotasunean, gaiarekiko konpromiso garbia hartzea». Hori guztia dela eta, Kimetz elkarteak ordiziarrei dei egin die gaurko elkarrateratzean parte har dezaten; «herriko emakume batek jasan duen bortxaketa gaitzesteko eta emakumeari gure elkartasuna adierazteko». Kimetzen ustez, «ordiziarrok eman beharreko erantzunak inplikazio horren isla» izan behar du. Gaur, iluntzeko 20:00etan bilduko dira plaza nagusian. Gertakariak, igande gauean izan ziren. Hainbat iturrik zabaldu dutenez, 23:00ak aldera, bi gizonezkok emakume bati eraso egin eta bortxatzen saiatu ziren, Urdaneta kalean. Bizilagun batek oihuak entzun eta emakumea laguntzera jaitsi zen; ordurako, ihes egin zuten bi gizonezkoek. Gaitzespena eta elkartasuna Ordiziako Udaleko bozeramaleen batzordeak, igandeko gertakaria «irmoki salatu eta deitoratu» du eta ohar baten bidez elkartasuna [...]
Datorren ostiralean (maiatzak 27) ikasturte bukaerako festa egingo dute Idiazabalgo ludotekan. Festan parte hartu nahi duenak, arratsaldeko bostetarako ludotekara joan behar du.
Bizitzarako orientazioa eskaintzea helburu duen Oripavi elkarteak Necesidades y desarrollo individual en la pareja tailerra egingo du ostegunean, hilak 26. Rupa Rodriguezek gidatauko du saioa, eta 18:00etan hasiko dute, kultur etxean
Doinua musika eksolako ikasleek jaialdia eskainiko dute bihar arratsaldean. 18:00etan hasiko dute emanaldia, Latxartegi aretoan, eta bertan musika eskolako tailerreko kideek hartuko dute parte.