Ehunka lagun bildu dira Ordizian, sexu erasoa salatzeko
Kimetz elkarteak deituta, ehunka lagun bildu dira iluntzean Ordiziako plaza nagusian, igandean herrian izandako sexu erasoa salatzeko. Kimetz elkarteko emakumeek Bortxaketa gehiagorik ez! zioen pankarta atera dute. Haien atzean, herritar asko bildu dira, tartean, baita hainbat alderdi politikotako ordezkariak ere; izan ere, udaleko alderdiek eta Bilduk aho batez babestu dute gaurko deialdia. Kimetz elkartetik azaldu dutenez, «emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketa onartezina da». Baina ez hori bakarrik, «ziur aski, emakumeok bizitzaren hainbat esparrutan dugun diskriminazioaren adierazpen larriena» ere badela uste dute. Hala, emakumeen kontrako indarkeria eta bazterkeria «egiturazkoak eta dimentsio anitzekoak» direla diote, eta horrekin bukatzeko, erakundeen eta herritarren inplikazioa eskatu dute. «Ezinbestekoa da erakunde publikoek zein gizarteak, bere osotasunean, gaiarekiko konpromiso garbia hartzea».
Kimetz elkarteak deituta, ehunka lagun bildu dira iluntzean Ordiziako plaza nagusian, igandean herrian izandako sexu erasoa salatzeko. Kimetz elkarteko emakumeek Bortxaketa gehiagorik ez! zioen pankarta atera dute. Haien atzean, herritar asko bildu dira, tartean, baita hainbat alderdi politikotako ordezkariak ere; izan ere, udaleko alderdiek eta Bilduk aho batez babestu dute gaurko deialdia.
Kimetz elkartetik azaldu dutenez, «emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketa onartezina da». Baina ez hori bakarrik, «ziur aski, emakumeok bizitzaren hainbat esparrutan dugun diskriminazioaren adierazpen larriena» ere badela uste dute. Hala, emakumeen kontrako indarkeria eta bazterkeria «egiturazkoak eta dimentsio anitzekoak» direla diote, eta horrekin bukatzeko, erakundeen eta herritarren inplikazioa eskatu dute. «Ezinbestekoa da erakunde publikoek zein gizarteak, bere osotasunean, gaiarekiko konpromiso garbia hartzea».