Legorreta jaien atarian
Astebete falta da Azentzio jaiak has daitezen. Gaur zortzi, asteazken arratserako iragarri dute aurtengo festa nagusien hasiera. Lau egunez etenik gabe jarraituko dute ondoren, ekainaren lehenean hasi eta hilaren 5era arte, igandea. Azentzio eguna, zaindariaren data, osteguna da. Azentzio bezperari itxaron gabe, eta tartean dagoen asteburua aprobetxatzeko, ekitaldi sorta bat antolatu dute Udaleko Kultura Batzordeak, Ugarotarrak guraso elkarteak, Elekun Abesbatzak eta Bilkoin elkarteak. Musika eta txirrindularitza izango dira osagai, baita haurrentzako jolasak ere. Musika eskolako ikasleek eta Elekun abesbatzak jarriko dute musika, haurrek ostiralean eta koruak larunbatean. Horren guztiaren aurretik, ordea, festak behar bezala prestatuta uzteko, danborradan irtengo direnek entsegu orokorra egingo dute. Bihar, osteguna, 20:30ean elkartuko dira herriko plazan. Txarangak lagunduko die danbor jotzaileei. Orain arteko egin dituzten entseguetan izan direnen artean danborrak ere bihar banatuko dituzte. Azentzio egunean, ekainaren 2an, egingo dute helduen danborrada Legorretako kaleetan barrena, 23:00etan hasita. Larunbatean, txirrindu proba Goizeko hamarretan hasiko da, larunbat honetan, Legorretako 55. Txirrindulari Proba. Jubenil mailakoentzat da, 87 kilometroko ibilbidearekin. Abaltzisketa bi alditan igoko dute, Amezketa aldetik; azkeneko 22 kilometroetan sartuta, Gaintzako aldapa dute hirugarren eta azken zailtasuna, Zaldibiako bidegurutzetik gora. Ordiziatik Alegiarako errepidean (Gi-2131) eta Larraizko bueltan osatuko dute ibilbidea. Txirrindulariak helmugara 12:10 alderako iritsiko dira. JAIEN EGITARAU OSOA: [...]
Astebete falta da Azentzio jaiak has daitezen. Gaur zortzi, asteazken arratserako iragarri dute aurtengo festa nagusien hasiera. Lau egunez etenik gabe jarraituko dute ondoren, ekainaren lehenean hasi eta hilaren 5era arte, igandea. Azentzio eguna, zaindariaren data, osteguna da.
Azentzio bezperari itxaron gabe, eta tartean dagoen asteburua aprobetxatzeko, ekitaldi sorta bat antolatu dute Udaleko Kultura Batzordeak, Ugarotarrak guraso elkarteak, Elekun Abesbatzak eta Bilkoin elkarteak. Musika eta txirrindularitza izango dira osagai, baita haurrentzako jolasak ere.
Musika eskolako ikasleek eta Elekun abesbatzak jarriko dute musika, haurrek ostiralean eta koruak larunbatean. Horren guztiaren aurretik, ordea, festak behar bezala prestatuta uzteko, danborradan irtengo direnek entsegu orokorra egingo dute. Bihar, osteguna, 20:30ean elkartuko dira herriko plazan. Txarangak lagunduko die danbor jotzaileei. Orain arteko egin dituzten entseguetan izan direnen artean danborrak ere bihar banatuko dituzte. Azentzio egunean, ekainaren 2an, egingo dute helduen danborrada Legorretako kaleetan barrena, 23:00etan hasita.
Larunbatean, txirrindu proba
Goizeko hamarretan hasiko da, larunbat honetan, Legorretako 55. Txirrindulari Proba. Jubenil mailakoentzat da, 87 kilometroko ibilbidearekin. Abaltzisketa bi alditan igoko dute, Amezketa aldetik; azkeneko 22 kilometroetan sartuta, Gaintzako aldapa dute hirugarren eta azken zailtasuna, Zaldibiako bidegurutzetik gora.
Ordiziatik Alegiarako errepidean (Gi-2131) eta Larraizko bueltan osatuko dute ibilbidea. Txirrindulariak helmugara 12:10 alderako iritsiko dira.
JAIEN EGITARAU OSOA: