Ataun itzuliko partidak jokatu gabe igaro da Herriartekoaren final-laurdenera
Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan final-laurdenetara igaro da Ataun, esku huskako sailean. Kanporaketa ezohikoa izan da, ordea, eta kirol irizpideek beharrean burokrazia kontuek erabaki dute. Ataunen aurkari Azpeitia lehiaketatik kanporatu du G...
Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan final-laurdenetara igaro da Ataun, esku huskako sailean. Kanporaketa ezohikoa izan da, ordea, eta kirol irizpideek beharrean burokrazia kontuek erabaki dute. Ataunen aurkari Azpeitia lehiaketatik kanporatu du Gipuzkoako Pilota Federazioak, eta goierritarrek igo dute koska.
Maiatzaren 13an Ataunen jokatu zuten jardunaldira azpeitiarrek ez zuten jokalari baten fitxa eraman. Jubenilen partida 22-0 galdutzat emateaz gain, lehiaketatik kanporatu egin dute Azpeitia. Beste bi neurketak 4-22 eta 7-22 galdu zituen Ataunek. Hala, asteburuan tokatzen zen bigarren jardunaldia ez dute jokatu.
Final-laurdenetan Donostiari egin beharko dio aurre Ataunek.
Palan gazi-geza izan da estreinaldia Goierriko taldeentzat. Olaberria finalaurrekora igaro da Errenteriari 3 eta 1 irabazita. Ordiziak bina berdindu du Oiartzunekin, baina tanto aldeagatik (113-144) oiartzuarrek egin dute aurrera. Olaberria du zain.