Asteartean amaituko da Ehunmiliak eta Bi Handiak probetan izen-emate epea
Ehunmiliak ultratraila eta Goierriko Bi Handiak probetarako izen-ematea asteartean amaituko da, maiatzaren 31m. Dagoeneko 230 korrikalari inguruk eman dute izena Ehunmiliak probarako. Goierriko Bi Handietarako berriz, 150 inguruk. Uztailaren 15etik 17ra bitartean egingo diren bi probetan parte hartzeko, www.ehunmilak.com webgunean eman behar da izena. Antolatzaileek prestatuta duten galdetegia bete besterik ez da egin behar. Webgunean zehazten da baita, agiri medikua noiz eta nora bidali behar den, eta inskripzioko dirua zein kontu korrontetara bideratu behar den. Ehunmilak proban parte hartu nahi duten kirolariek 125 euro ordaindu beharko dute, eta G2H proba egiten dutenek 75 euro. Agiri medikuak aurkezteko azken eguna, ekainaren 3a izango da, datorren ostirala. Gehienez ere 1.200 parte hartzaile onartuko dituzte aurten guztira: 600 korrikalari Ehunmiliak proban eta beste 600 Goierriko Bi Handietan. Sortu daitezkeen arazoei ahalik eta irtenbide egokiena eman ahal izateko mugatu dute aurten parte-hartzea. Probak iraungo duen hiru egunetarako aparkaleku bereziak ere prestatuko dituzte antolatzaileek Beasainen, korrikalariek proba hasi aurretik eta amaitu ondoren ibilgailua gertu izan dezaten. Erreserba egiteko, mezua bidali behar da parking@ehunmilak.com helbidera. Dagoeneko izena eman duten parte-hartzaileei jakinarazi die antolakuntzak erreserba egiteko aukera dutela. Boluntarioei ere deia Antolatzaileek behin eta berriz azpimarratu duten bezala, bi probek boluntarioen lanari esker egiten dute aurrera, eta [...]
Ehunmiliak ultratraila eta Goierriko Bi Handiak probetarako izen-ematea asteartean amaituko da, maiatzaren 31m. Dagoeneko 230 korrikalari inguruk eman dute izena Ehunmiliak probarako. Goierriko Bi Handietarako berriz, 150 inguruk.
Uztailaren 15etik 17ra bitartean egingo diren bi probetan parte hartzeko, www.ehunmilak.com webgunean eman behar da izena. Antolatzaileek prestatuta duten galdetegia bete besterik ez da egin behar. Webgunean zehazten da baita, agiri medikua noiz eta nora bidali behar den, eta inskripzioko dirua zein kontu korrontetara bideratu behar den.
Ehunmilak proban parte hartu nahi duten kirolariek 125 euro ordaindu beharko dute, eta G2H proba egiten dutenek 75 euro. Agiri medikuak aurkezteko azken eguna, ekainaren 3a izango da, datorren ostirala.
Gehienez ere 1.200 parte hartzaile onartuko dituzte aurten guztira: 600 korrikalari Ehunmiliak proban eta beste 600 Goierriko Bi Handietan. Sortu daitezkeen arazoei ahalik eta irtenbide egokiena eman ahal izateko mugatu dute aurten parte-hartzea.
Probak iraungo duen hiru egunetarako aparkaleku bereziak ere prestatuko dituzte antolatzaileek Beasainen, korrikalariek proba hasi aurretik eta amaitu ondoren ibilgailua gertu izan dezaten. Erreserba egiteko, mezua bidali behar da parking@ehunmilak.com helbidera. Dagoeneko izena eman duten parte-hartzaileei jakinarazi die antolakuntzak erreserba egiteko aukera dutela.
Boluntarioei ere deia
Antolatzaileek behin eta berriz azpimarratu duten bezala, bi probek boluntarioen lanari esker egiten dute aurrera, eta horregatik, dei berezia egin diete boluntario izan nahi duten guztiei.
Probek iraungo duten hiru egunetan, edo aurreko eta ondorengo lanetan lagundu nahi dutenek, Ehunmiliaken webgunean eman behar dute izena.
Probak zeharkatuko dituen herri eta eskualdetan taldeak osatuko dituzte boluntario lanetan aritu nahi dutenekin, eta bakoitzak zein lan egingo duen zehazteko bilerak egingo dituzte proba aurreko egunetan.
Ehunmiliak eta Bi Handiak probei buruzko informazio guztia ere webgunean eskura daiteke: profilak, mapak, track-ak…