Euskadiko Bola Txapelketa Legazpin egingo da ekainaren 4an
Euskadiko Bola txapelketa Legazpin ospatuko da ekainaren 4ean. Hiru lurraldetako 46 bolari bilduko dira Danantzako bolatokian, goizetik hasi eta iluntzera arte iraungo duen egitarauean. Juan Pedro Agirrek eta Iñaki Azarolak, elkarteko kide gehiagorekin batera aurkeztu zuten herenegun bola tiraldia. 8:00etan hasiko dute, eta eguerdira bitartean luzatuko da. Maila handiko tiraldia izango da gainera, aurretik bestelako txapelketetan birla kopuru handiena botatzea lortu duten bolariak izango baitira Legazpin. Gipuzkoakoak, Bizkaikoak eta Arabakoak. Lurralde bakoitzetik 15 jokalari sailkatu dira, eta hauei iazko txapelduna batuko zaie. German Gereñu da final honetan ariko den legazpiar bakarra. Joxe Antonio Ugarteburu ezkioarra izango da Goierri Garaiko bigarren jokalaria. Seguratik, Zeraindik, Urnietatik, Hernanitik edota Ategorrietatik etorritako jokalariekin lehiatuko dira. Ordezkoak ere izaten dituzte hau bezalako zita garrantzitsuetan. Tiraldia 12:30ak-13:00ak aldera amaituko dute. Irabazleen berri eman, eta bazkaltzera joango dira guztiak. Bazkalondoan, sariak banatu eta trikitilarien laguntzaz herriko kaleak zeharkatuko dituzte kalejiran. Ohitura zaharra kolokan 4 urte dira Danantzako elkarteak txapelketa Legazpin egitea eskatu zuela. Ez da, ordea, txapelketa hau Legazpin egiten den lehen aldia. «1980. urte inguruan ere hemen egin zen» oroitu zuen Azarolak. «Orduan zeraindar batek irabazi zuen, Marcos Madinak bigarren egin zuen». «Gipuzkoa mailan txapelketa gehien ospatu dituen herria da agian Legazpi: taldeka, binaka, bakarka…» dio [...]
Euskadiko Bola txapelketa Legazpin ospatuko da ekainaren 4ean. Hiru lurraldetako 46 bolari bilduko dira Danantzako bolatokian, goizetik hasi eta iluntzera arte iraungo duen egitarauean.
Juan Pedro Agirrek eta Iñaki Azarolak, elkarteko kide gehiagorekin batera aurkeztu zuten herenegun bola tiraldia. 8:00etan hasiko dute, eta eguerdira bitartean luzatuko da. Maila handiko tiraldia izango da gainera, aurretik bestelako txapelketetan birla kopuru handiena botatzea lortu duten bolariak izango baitira Legazpin. Gipuzkoakoak, Bizkaikoak eta Arabakoak. Lurralde bakoitzetik 15 jokalari sailkatu dira, eta hauei iazko txapelduna batuko zaie. German Gereñu da final honetan ariko den legazpiar bakarra. Joxe Antonio Ugarteburu ezkioarra izango da Goierri Garaiko bigarren jokalaria. Seguratik, Zeraindik, Urnietatik, Hernanitik edota Ategorrietatik etorritako jokalariekin lehiatuko dira. Ordezkoak ere izaten dituzte hau bezalako zita garrantzitsuetan.
Tiraldia 12:30ak-13:00ak aldera amaituko dute. Irabazleen berri eman, eta bazkaltzera joango dira guztiak. Bazkalondoan, sariak banatu eta trikitilarien laguntzaz herriko kaleak zeharkatuko dituzte kalejiran.
Ohitura zaharra kolokan
4 urte dira Danantzako elkarteak txapelketa Legazpin egitea eskatu zuela. Ez da, ordea, txapelketa hau Legazpin egiten den lehen aldia. «1980. urte inguruan ere hemen egin zen» oroitu zuen Azarolak. «Orduan zeraindar batek irabazi zuen, Marcos Madinak bigarren egin zuen».
«Gipuzkoa mailan txapelketa gehien ospatu dituen herria da agian Legazpi: taldeka, binaka, bakarka…» dio Azarolak. Bola jokoa Legazpin arrakasta handia izan duen jokoa da, «baina orain behera egin dugu» diote, «pare bat gazte datoz. Auzoetan arrakasta handia zuen, Brinkolan, Aztirin, Telleriarten, Legazpin…». Hala ere, egun bola tiraldia ikusleentzat «motz» gelditzen dela aitortu zuen, «lehenago jende asko etortzen zen, gaur ia bakarrik gelditu gara. Tiraldiak erromeriarekin egiten ziren, tokarekin eta dantzaldiarekin. Orain bolak bakarrik gelditu direnean, gazteak beste alde batera jotzen du, beste kirol batzuetara».
Antolatzaileek txapelketa diruz eta bestelakoz babestu duten enpresei eta dendei eskerrak eman zizkieten. Baita Udalari eta federazioari ere.
Zapatu honetan ere bolan
Legazpi Bai elkarte publikoak zapatu honetan egingo duen Elkarrekin Egunean ere parte hartuko dute bolariek. 11:00etatik 13:00etara Danantzako herri bolatokian egongo dira, interesa duten herritar guztiei bolan jokatzen erakusteko.