Euskara erabiltzeko konpromisoa berretsi dute kirol elkarteek
Ordiziako hemezortzi kirol elkartek euskararen erabilera bultzatzeko konpromisoa berretsi dute, atzo sinatutako hitzarmenarekin. Udaleko euskara zerbitzuak duela bost urte jarri zuen martxan Ordizian kirola euskaraz! kanpaina. Horren baitan, kirol taldeek euskararen erabilera bultzatzeko hainbat konpromiso hartu zituzten. Orain ordea, beste pauso bat eman eta bide hori «indartu» egin nahi dutela azaldu zuten Jon Odriozola euskara teknikariak eta Belen Maiza jarduneko zinegotziak. Taldeek orain arte egindako lana eskertu eta «euskarak denon beharra» duela gogorarazi zuen Maizak. Atzo sinatu zuten akordioaren bidez, pauso gehiago eman nahi dituzte. Herriko hemezortzi kirol elkartek bat egin dute ekimen horrekin eta elkarte horietako ordezkariak bildu ziren sinadura emateko ekitaldian. Hitzarmenak sinatu aurretik, Alex Aranzabal, Eibar futbol taldeko presidenteak, beraien esperientziaren berri eman zien elkarteetako kideei. Profesional mailan, euskararen normalizazio- rako plan bat egin duen aurreneko taldeetako bat izan da Eibar.
Ordiziako hemezortzi kirol elkartek euskararen erabilera bultzatzeko konpromisoa berretsi dute, atzo sinatutako hitzarmenarekin. Udaleko euskara zerbitzuak duela bost urte jarri zuen martxan Ordizian kirola euskaraz! kanpaina. Horren baitan, kirol taldeek euskararen erabilera bultzatzeko hainbat konpromiso hartu zituzten. Orain ordea, beste pauso bat eman eta bide hori «indartu» egin nahi dutela azaldu zuten Jon Odriozola euskara teknikariak eta Belen Maiza jarduneko zinegotziak. Taldeek orain arte egindako lana eskertu eta «euskarak denon beharra» duela gogorarazi zuen Maizak.
Atzo sinatu zuten akordioaren bidez, pauso gehiago eman nahi dituzte. Herriko hemezortzi kirol elkartek bat egin dute ekimen horrekin eta elkarte horietako ordezkariak bildu ziren sinadura emateko ekitaldian.
Hitzarmenak sinatu aurretik, Alex Aranzabal, Eibar futbol taldeko presidenteak, beraien esperientziaren berri eman zien elkarteetako kideei. Profesional mailan, euskararen normalizazio- rako plan bat egin duen aurreneko taldeetako bat izan da Eibar.