Gizarte laguntzak eskatzeko arauak kaleratu dituzte Legazpin
Legazpiko Udalak dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak kaleratu ditu. Gizarte zerbitzuei dagokienez, laguntzak eskatzeko epea ekainaren 23ra arte luzatuko da. Gizarte dirulaguntzak banatuko dituzten arloen berri ere eman dute: Legazpin beraien jard...
Legazpiko Udalak dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak kaleratu ditu. Gizarte zerbitzuei dagokienez, laguntzak eskatzeko epea ekainaren 23ra arte luzatuko da.
Gizarte dirulaguntzak banatuko dituzten arloen berri ere eman dute: Legazpin beraien jarduera gizarte zerbitzuen alorrean garatuko duten elkarteei dirulaguntzak; nazioarteko lankidetzarako dirulaguntzak; udal tasa eta prezio publikoak ordaintzeko dirulaguntzak eta droga-menpekotasunen, beste menpekotasun psikologikoen tratamendurako eta nerabeen arrisku egoerak konpontzeko Norbera programan parte hartzen dutenentzako laguntza ekonomikoak.