Igandean Baserri eguna egingo dute Igartubeiti baserri museoan
Euskal baserriaren historia, bilakaera eta bertan bizi izan ziren biztanleen eguneroko bizimodua ezagutzeko aukera eskaintzen duen Igartubeiti baserri museoak, 10. urteurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatu ditu. Horietako bat igandean, maiatzak 29, ospatuko duten Baserri Eguna da. Goizean, 11:30etan emango diote hasiera egitarauari. Ordu horretan, azoketan beraien produktuak saltzen dituzten Ezkio-Itsasoko emakume baserritarrei omenaldia egingo diete. Dantzariek Aurreskua dantzatuko dute, eta ondoren oroigarrien banaketa egingo dute. Eguerdiko hamabietan bertso saioa egingo dute, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak lagun dituztela. Ordu bererako haurrentzako pintura tailerra antolatu dute: Erakusketa bat nola antolatu erakutsiko diete 5etik 12 urte bitarteko haurrei. Parte hartzaileek erakusketa eta inaugurazioa prestatu beharko dituzte, eta ondoren diplomak banatuko dizkiete. Herri bazkaria, 14:00etan Eguerdiko ordu batean idi dema erakustaldia izango da, Telleria eta Ariztiren eskutik. Eta ordu bat beranduago bazkaldu egingo dute. Menuan Lumagorri oilasko erreak, Berroetako gazta pintxoak, Basatxerriko txorixo egosi pintxoak, eta Gorrotxategi gozotegiko Tolosako teila eta zigarrotxoak izango dituzte. Edateko berriz, sagardoa, sagar zukua eta kafea. Bazkariarengatik hiru euro ordaindu beharko ditu pertsona bakoitzak. Bazkal ondorenean, arratsaldeko hiruretatik aurrera, Gaizka Sarasolaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Gaizka Sarasola musikan, dantzan eta antzerkian aritua den txistulari lesakarra da. Euskal Herriko musika tresna tradizionalak erabiltzen ditu eta bere [...]
Euskal baserriaren historia, bilakaera eta bertan bizi izan ziren biztanleen eguneroko bizimodua ezagutzeko aukera eskaintzen duen Igartubeiti baserri museoak, 10. urteurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatu ditu. Horietako bat igandean, maiatzak 29, ospatuko duten Baserri Eguna da.
Goizean, 11:30etan emango diote hasiera egitarauari. Ordu horretan, azoketan beraien produktuak saltzen dituzten Ezkio-Itsasoko emakume baserritarrei omenaldia egingo diete. Dantzariek Aurreskua dantzatuko dute, eta ondoren oroigarrien banaketa egingo dute.
Eguerdiko hamabietan bertso saioa egingo dute, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak lagun dituztela. Ordu bererako haurrentzako pintura tailerra antolatu dute: Erakusketa bat nola antolatu erakutsiko diete 5etik 12 urte bitarteko haurrei. Parte hartzaileek erakusketa eta inaugurazioa prestatu beharko dituzte, eta ondoren diplomak banatuko dizkiete.
Herri bazkaria, 14:00etan
Eguerdiko ordu batean idi dema erakustaldia izango da, Telleria eta Ariztiren eskutik. Eta ordu bat beranduago bazkaldu egingo dute. Menuan Lumagorri oilasko erreak, Berroetako gazta pintxoak, Basatxerriko txorixo egosi pintxoak, eta Gorrotxategi gozotegiko Tolosako teila eta zigarrotxoak izango dituzte. Edateko berriz, sagardoa, sagar zukua eta kafea. Bazkariarengatik hiru euro ordaindu beharko ditu pertsona bakoitzak.
Bazkal ondorenean, arratsaldeko hiruretatik aurrera, Gaizka Sarasolaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Gaizka Sarasola musikan, dantzan eta antzerkian aritua den txistulari lesakarra da. Euskal Herriko musika tresna tradizionalak erabiltzen ditu eta bere lana euskal doinuen eta inprobisazio askearen artean koka daiteke.
Zozketa
Ekitaldi osoan zehar, animalien erakusketa ikusteko aukera izango da, eta Elorza anaiak trikitilariak han ibiliko dira giroa jartzen. Horrez gain, Baserri Egunean Igartubeiti museora hurbiltzen diren guztiek lau izarretako Iriarte Jauregi hotelean gau bateko zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako, egitaraua agertzen den liburuxkako kupoia osatu eta Igartubeitin entregatu behar dute igandean. Kupoia www.igartubeitibaserria.net-etik ere jaitsi daiteke. Berau osatu, Igartubeitin entregatu eta zozketan parte hartu ahal izango dute.
Autobus zerbitzua, doan
Igartubeititik jakitera eman dutenez, baserri museoko aparkalekua ezingo dute erabili idi demak direla eta. Horregatik, Irizar enpresaren laguntzarekin, doako autobus zerbitzu jarraitua ipini dute Santa Lutziko industriagunetik Igartubeitira.