Produktu emana maiatz bukaeran
Garaian garaikoaren jakinduria galtzen ari dela bistakoa bada ere, irakaspen egokia eskaintzen dute asteroko azokak. Zuhurtasunez ibili beharra dago, izan ere, hemengo produktuen artean salgai izaten baitira urte guztian lekak, tomateak edota piperrak postu batzuetan; baina hemengoa eta garaikoa jateari garrantzia ematen dionak laster antzemango dio noiz eta zer den bertakoa edota kanpokoa. Esate baterako, marrubiak eta magurdiak (franbuesak) – atzo lehenak– oraintxe hasi berriak dira gure baratzeetan, nahiz eta kanpotik ekarriak abenduan hasiak ziren. Hemengo tomateak, piperrak eta lekak, negutegikoak oraindik, atzo salgai jarri ziren lehenak. Piperrak, piper eztia (Euskal Herriko Piper Eztia label izenarekin komertzializatzen da iparraldean) eta Gernika motakoak, eta tomateak Azkoitikoak. «Oraindik gutxi, baino sano-sano daude eta ale ederrakin ugari dator» zioen Joxe Mari Uzin azkotiarrak. Ziza eta onddo eskaintza Maria Teresa Jauregi Anoetakoak, berriz, «hauek negutegikoak dira baina kanpokoak ere laster izango ditugu», zioen lekei buruz. Beste batzuk, berriz, oraintxe ari dira landareak sartzen eta hilabete osoko lan erritmo bizia izan zuten atzo ere landare saltzaileek. Ziza boladarik handiena pasa dela aitortzen zuen saltzaileek, dena dela atzo ere 400 bat kilo baziren. Hemengo onddo eta gibelurdin gutxi batzuk, eta gainerakoan kanpotik ekarritako zizahoriak, boletus onddoak eta lehenengo marasmio jangarriak osatzen zuten eskaintza. Eguraldiak berebiziko garrantzia [...]
Garaian garaikoaren jakinduria galtzen ari dela bistakoa bada ere, irakaspen egokia eskaintzen dute asteroko azokak. Zuhurtasunez ibili beharra dago, izan ere, hemengo produktuen artean salgai izaten baitira urte guztian lekak, tomateak edota piperrak postu batzuetan; baina hemengoa eta garaikoa jateari garrantzia ematen dionak laster antzemango dio noiz eta zer den bertakoa edota kanpokoa. Esate baterako, marrubiak eta magurdiak (franbuesak) – atzo lehenak– oraintxe hasi berriak dira gure baratzeetan, nahiz eta kanpotik ekarriak abenduan hasiak ziren.
Hemengo tomateak, piperrak eta lekak, negutegikoak oraindik, atzo salgai jarri ziren lehenak. Piperrak, piper eztia (Euskal Herriko Piper Eztia label izenarekin komertzializatzen da iparraldean) eta Gernika motakoak, eta tomateak Azkoitikoak. «Oraindik gutxi, baino sano-sano daude eta ale ederrakin ugari dator» zioen Joxe Mari Uzin azkotiarrak.
Ziza eta onddo eskaintza
Maria Teresa Jauregi Anoetakoak, berriz, «hauek negutegikoak dira baina kanpokoak ere laster izango ditugu», zioen lekei buruz. Beste batzuk, berriz, oraintxe ari dira landareak sartzen eta hilabete osoko lan erritmo bizia izan zuten atzo ere landare saltzaileek.
Ziza boladarik handiena pasa dela aitortzen zuen saltzaileek, dena dela atzo ere 400 bat kilo baziren. Hemengo onddo eta gibelurdin gutxi batzuk, eta gainerakoan kanpotik ekarritako zizahoriak, boletus onddoak eta lehenengo marasmio jangarriak osatzen zuten eskaintza.
Eguraldiak berebiziko garrantzia du barazki eta frutu emarian, askotan bezala atzo ere hizpide zen: euriaren beharra eta kazkabarraren beldurra biak sentitu genituen nekazariengan, bota duenaz «tomateak zurtoin hutsen utzi omen ditu» eta ez duenaz «oso lehor daude bazterrak» zer esanik bazen.