Produktu ekologikoak bezeroengana gerturatuz hasi dute Aste Berdea
Legazpiko Udalak Aste Berdea abiarazi du gaur. Produktu ekologikoak denda gehiagotara zabalduz hasi dituzte ekintzak. Herriko hamar dendariri produktu berdeak eskaintzeko egin duten ahalegina aitortuz hasi dute gaur astea. 2009ko urrian 13 dendek jaso dute produktu ekologikoen ziurtagiri hau eta oraingoekin, hogeitik gora dendetan aurki ditzakete legazpiarrek produktu ekologikoak eta hauen inguruko informazioa. Denetariko dendak dira gainera: liburudendak, margo dendak, ileapaindegiak, argigintzara zuzendutakoak, gailu elektornikoak saltzen dituztenak, belar dendak, fruitu dendak… Merkatariek produktu ekologikoen inguruko prestakuntza jaso dute, eta orain, jakintza hori herritarrengana zabaltzea da kanpainaren helburua. Gaurtik aurrera erakusleihoetan pegatina bereizgarria izango dute denda hauek. Ez da hau, ordea, aste honetan dendariekin batera abiaraziko duten egitasmo bakarra. Ilinti elkarteak lagunduta, olio ekologikoaren sortak ere zozketatuko dituzte. Merkatari elkarteko kide diren dendetan erosketak egiten dituzten herritarrek jasoko dituzte zozketarako txartelak. Ekainaren 6ra arte iraungo du zozketak. Egun horretan, Iratzarri elkartearen egoitzan Legazpiko natur inbentarioari buruzko hitzaldia eskainiko dute. Herritar guztiei irekitako jarduna izango da, Aranzadi elkarteko biologo baten parte hartzea izango duena. 16:00etan hasiko dute tertulia. VII. Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketaren sari banaketa ere Aste Berdearen barruan egingo dute. Ekainaren 6an egingo da hau ere, Zumarragan. Argazkiak legazpiko-udala.info helbidean jarriko dituzte gerora ikusgai. Iraunkortasun adierazleak Azkenik, ekainaren 11n Ibaialde [...]
Herriko hamar dendariri produktu berdeak eskaintzeko egin duten ahalegina aitortuz hasi dute gaur astea. 2009ko urrian 13 dendek jaso dute produktu ekologikoen ziurtagiri hau eta oraingoekin, hogeitik gora dendetan aurki ditzakete legazpiarrek produktu ekologikoak eta hauen inguruko informazioa. Denetariko dendak dira gainera: liburudendak, margo dendak, ileapaindegiak, argigintzara zuzendutakoak, gailu elektornikoak saltzen dituztenak, belar dendak, fruitu dendak… Merkatariek produktu ekologikoen inguruko prestakuntza jaso dute, eta orain, jakintza hori herritarrengana zabaltzea da kanpainaren helburua. Gaurtik aurrera erakusleihoetan pegatina bereizgarria izango dute denda hauek.
Ez da hau, ordea, aste honetan dendariekin batera abiaraziko duten egitasmo bakarra. Ilinti elkarteak lagunduta, olio ekologikoaren sortak ere zozketatuko dituzte. Merkatari elkarteko kide diren dendetan erosketak egiten dituzten herritarrek jasoko dituzte zozketarako txartelak.
Ekainaren 6ra arte iraungo du zozketak. Egun horretan, Iratzarri elkartearen egoitzan Legazpiko natur inbentarioari buruzko hitzaldia eskainiko dute. Herritar guztiei irekitako jarduna izango da, Aranzadi elkarteko biologo baten parte hartzea izango duena. 16:00etan hasiko dute tertulia.
VII. Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketaren sari banaketa ere Aste Berdearen barruan egingo dute. Ekainaren 6an egingo da hau ere, Zumarragan. Argazkiak legazpiko-udala.info helbidean jarriko dituzte gerora ikusgai.
Iraunkortasun adierazleak
Azkenik, ekainaren 11n Ibaialde programako irteera egingo dute. 8:30ean elkartuko dira Euskal Herria plazan, eta Aiztonagako errekatxoa aztertzera joango dira. Landareei, animaliei edota ekosistemari erreparatuko diote, eta ur analisiak ere jasoko dituzte, Eusko Jaurlaritzara bidaltzeko. Bi ordu eta erdiko ibilaldia izango da, herritar guztiei irekita dago eta izena udalaren webgunearen bidez edota telefonoz deituta (943737020) eman daiteke.
Aste Berdea Legazpiko iraunkortasun adierazleen berri emateko ere baliatu du Udalak. Hainbat datu esanguratsu lor daitezke adierazle hauei erreparatuta. Esaterako Agenda 21eko planaren %38 garatu dute abiarazi ondorengo hirugarren urtean; batazbesteko hau handiagoa da (%40) aldaketa klimatikoaren aurkako planari dagokionez.
Ur kontsumoa EAEko batazbestekoaren azpitik dago Legazpin, eta zaborraren kasuan ere, krisialdiaren eragina sumatzen dela azaldu dute: zabor gutxiago sortzen dute legazpiarrek, eta gehiago birziklatzen dute. Argindar kontsumoa ere jaitsi egin da, EAEko beste herrietan baino parte hartze bilera gehiago egin dituzte eta ingurumen hezkuntzako adibideak ere ugariagoak dira Legazpin beste herri askotan baino. Datu guzti hauek Udalaren webgunean jarriko dituzte eskuragai datozen egunetan.
Eskolako Agenda 21
Bestalde, pasa den astean Legazpiko ikasleek eskolako agenda 21aren urteko lanaren berri eman zioten alkateari. Ikasleen proposamenen artean, kaleak egokitzea, tren eta autobus zerbitzuak hobetzea, Legazpi barruko ibilbideak egingo dituen autobusa martxan jartzea eta bidegorria Zumarragarekin eta Brinkolarekin lotzea zeuden. Alkateak proposamen hauek erantzun zituen, kasuan kasu burutu dituzten edo burutu beharko liratekeen lanak aipatuz. Bizikletak alokatzeko zerbitzuari ere erreferentzia egin zioten erantzunean, 84.525 euroko aurrekontuarekin «garestiegia» zela nabarmenduz. Ideia etorkizunean aztertuko dutela aurreratu zuten. Azkenik, Laubideko lurpeko aparkalekuaren kasuan, Urtatzolako etxeak egitean egingo dutela erantzun zien alkateak ikasleei.