2011/5/30

Gazte Antzerkiaren 8. Buero saria irabazi dute institutuko ikasleek

Beasain Institutu Publikoko batxilergoko antzerki taldeko partaideek, Gazte Antzerkiaren 8. Buero saria irabazi dute Bodas de Sangre antzezlanarekin. Euskal Herriko hainbat ikastetxek parte hartu dute txapelketan, eta beasaindarrak lehen postuan sai...

Eskeine Legorburu

Bernedo Eneara joateko bidea itxi egingo dute bihar

Donostia-Gasteiz noranzkoan N-1 errepidetik Bernedo Eneako aparkalekura sartzeko bidea itxita egongo da bihar 14:30etik 17:30era. Aparkalekutik N-1 errepiderako irteera ere itxita egongo da, Sumunistros Loinaz lantegian egin behar dituzten hainbat l...

Eskeine Legorburu

Ikasturte amaierako jaiak Legazpin

Haztegi ikastolako ikasleak ikasturte bukaerako jaialdiak ospatzen ari dira egunotan. Haur hezkuntzan gaur egingo dute lehena eta bihar bigarrena, 18:00etan Latxartegi aretoan. Lehen hezkuntzako ikasleek ekainaren 1ean eta 2an egingo dituzte euren jaia...

Legazpiko Hitza

Jorge Montenegrorentzat izan da XXX. Goierriko Itzulia

2:33:16ko denborarekin irabazi zuen Itzulia Azysa taldeko txirrindulariak, gertutik jarraituta sartu ziren helmugan Caja Ruraleko Paul Kneppers eta Jordi Simon.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Lau mineral zozketatu zituen Urrelurrek ostiralean

Museoen nazioarteko egunaren harira antolatutako ''Museoarekin jolastu'' haurrei zuzendutako ekimenari amaiera eman zitzaion ostiralean, lau fosilen zozketarekin eta disko festa batekin....

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Danborradako entseguak bihar eta ostegunean dira

Loinatz jaietarako danborraden entseguak egingo dituzte bihar eta ostegunean Loinazko San Martin plazan. Bihar eta etzi, 20:00etan, helduek egingo dituzte entseguak, eta etzi, 19:00etan, umeek. Biharko entsegua cd-arekin egingo dute helduek, eta etz...

Eskeine Legorburu

Hezitzaileei zuzendutako tailerreko saioa bihar

Oripavi elkarteak hezitzaileei zuzenduta antolatu duen tailerreko saio berri bat egingo du bihar. Irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren arloko hautematea izena eman diote saioari eta Rupa Rodriguezek gidatuko du. 18:00etan hasiko dute tertulia kultur etxek...

Goierriko Hitza

Produktu ekologikoak bezeroengana gerturatuz hasi dute Aste Berdea

Legazpiko Udalak Aste Berdea abiarazi du gaur. Produktu ekologikoak denda gehiagotara zabalduz hasi dituzte ekintzak. Herriko hamar dendariri produktu berdeak eskaintzeko egin duten ahalegina aitortuz hasi dute gaur astea. 2009ko urrian 13 dendek jaso dute produktu ekologikoen ziurtagiri hau eta oraingoekin, hogeitik gora dendetan aurki ditzakete legazpiarrek produktu ekologikoak eta hauen inguruko informazioa. Denetariko dendak dira gainera: liburudendak, margo dendak, ileapaindegiak, argigintzara zuzendutakoak, gailu elektornikoak saltzen dituztenak, belar dendak, fruitu dendak… Merkatariek produktu ekologikoen inguruko prestakuntza jaso dute, eta orain, jakintza hori herritarrengana zabaltzea da kanpainaren helburua. Gaurtik aurrera erakusleihoetan pegatina bereizgarria izango dute denda hauek. Ez da hau, ordea, aste honetan dendariekin batera abiaraziko duten egitasmo bakarra. Ilinti elkarteak lagunduta, olio ekologikoaren sortak ere zozketatuko dituzte. Merkatari elkarteko kide diren dendetan erosketak egiten dituzten herritarrek jasoko dituzte zozketarako txartelak. Ekainaren 6ra arte iraungo du zozketak. Egun horretan, Iratzarri elkartearen egoitzan Legazpiko natur inbentarioari buruzko hitzaldia eskainiko dute. Herritar guztiei irekitako jarduna izango da, Aranzadi elkarteko biologo baten parte hartzea izango duena. 16:00etan hasiko dute tertulia. VII. Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketaren sari banaketa ere Aste Berdearen barruan egingo dute. Ekainaren 6an egingo da hau ere, Zumarragan. Argazkiak legazpiko-udala.info helbidean jarriko dituzte gerora ikusgai. Iraunkortasun adierazleak Azkenik, ekainaren 11n Ibaialde [...]

Legazpiko Hitza

Nerea Elustondo bigarren fasera

zingizango.com • Gipuzkoako bertsolari txapelketako kanporaketak jokatu dira asteburuan. Joseba Barandiaranek Gabirian kantatu zuen eta Nerea Elustondok Aretxabaletan. Nerea udazkeneko faserako sailkatu da. Joseba Barandiaranek saio ona egin zuen Ga...

Legazpiko Hitza

Aralarrek eskerrak eman dizkie euren proiektuan sinetsi duten herritarrei

Prentsa-ohar baten, euren ''proiektuan sinetsi duten'' boto emaileei eskerrak eman, eta ordezkaritzak izango dituzten alderdiei, lanean jarraitzeko eskua luzatu die Urretxu...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aralarrek eskerrak eman dizkie euren proiektuan sintsei duten herritarrei

Prentsa-ohar baten, euren ''proiektuan sinetsi duten'' boto emaileei eskerrak eman, eta ordezkaritzak izango dituzten alderdiei, lanean jarraitzeko eskua luzatu die Urretxu...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa