Dirulaguntzak eskatzeko oinarriak kaleratu ditu Udalak
2011ko dirulaguntzak banatzeko oinarriak kaleratu dituzte Legazpin. Euskara, gizartea, kirol, gazteria eta hezkuntza sailetan kaeratu dituzte laguntzak. Euskara sailean, barnetegietan euskara ikasteko, errotuluak edo irudi korporatiboa euskaraz jartzek...
2011ko dirulaguntzak banatzeko oinarriak kaleratu dituzte Legazpin. Euskara, gizartea, kirol, gazteria eta hezkuntza sailetan kaeratu dituzte laguntzak.
Euskara sailean, barnetegietan euskara ikasteko, errotuluak edo irudi korporatiboa euskaraz jartzeko, euskararen ondareari buruzko informazioa biltzeko edo digitalizatzeko, teknologia berrietan euskararen normalizazioan jarduteko eta euskarazko komunikabideentzako laguntzak bildu dituzte. Eskaerak aurkezteko epeak abuztuan, irailean eta azaroan amaitzen dira, kasuan kasu. Udako Euskal Unibertsitateak antolatu dituen ikastaroetarako diru-laguntzak, berriz, ekainaren 19a baino lehen eskatu beharko dira. 35 ikastaro eskaintzen ditu UEUk, hainbat jakintza arlotakoak: artea eta musika, ingeniaritza eta teknologia, osasuna, zientziak eta giza eta gizarte zientziak.
Kirol arloan ohiko kirol jarduerak burutzeko laguntzak emango dituzte eta eskaerak ekainaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dira. Gazteria sailean aisialdirako begirale izateko ikastarorako eta herriko musika taldeek grabazioak egiteko laguntzak jaso dituzte. Irailaren 30era arteko epea dute hemen eskatzaileek. Gizarte arloan ekainaren 17a baino lehen eskatu beharko dira laguntzak eta besteak beste, espetxeetan senideak dituzten herritarrentzako, menpekotasuna dutenentzako edota gizarte arloan lan egiten dutenentzako laguntzak daude. Azkenik, hezkuntza sailean irakaskuntza arautuan diharduten ikastetxeen proiektuetarako laguntzak egongo dira, uztailaren 29a baino lehen eskatu beharko direnak.
Diru-laguntzen oinarriak eta epeak udalaren webgunean jaso dituzte ()