Beasaingo Udaleko Ongizate Sailak, haurrentzako erlaxazio tailerra antolatu du ekainaren 13rako eta 14rako. Ikastaroa Antzizar kiroldegian izango da, eta 2010eko ekainetik 2011ko ekainera bitartean jaiotako haurrentzat izango da. Shantala teknika oina...
Caja Rural talde goierritarreko Asier Gandariasek irabazi zuen larunbat eguerdian Legorretako 55. Txirrindulari Proba, Azentzio jaien atariko asteburuko ekitaldietako bat. Goierritarrak jaun eta jabe izan ziren sailkapenean, eta Caja Ruralek erakustaldia egin zuen lehen zazpi postuetan lau txirrindulari sartuta: Gandarias irabazle izan zen, Iker Azkarate lazkaotarra hirugarren, Asier Unanue aramarra laugarren eta Pello Olaberria mutiloarra zazpigarren. Buruntzazpi taldeko Xabier Bengoetxea izan zen bigarren, Gandariasen denbora berean. 80 kilometroko ibilbidea osatu zuten txirrindulari jubenilek, malda handienak Abaltzisketa eta Gaintza zituztela. Sailkapen osoa: Legorretako 55. Txirrindulari Proba
Etzi, osteguna, Dolomitak mendi multzoaren argazkien emanaldia izango da Itsasondoko Gaztelekuan, 20:00etan. Migel Angel Otsoa de Alda eta Imanol Diaz de Garaio mendizale eta argazkilari legazpiarrek egindako Dolomitak irudi bilduman 2009an Unescok giz...
Amaia Vazquez psikologoak sei urtetik gorako haurren sexualitatearen inguruan hitzaldia egingo du bihar, asteazkena, Ataungo Joxemiel Barandiaran Eskolan, 18:30ean hasita. Guraso Elkarteak antolatu du ekitaldia. Hitzaldiak dirauen bitarterako haurtzain...
Andoni Tolosa Morau musikariarekin hitzaspertua egiteko aukera izango da gaur, 18:30ean, Lazkaoko Gerriko Txokoan. Euskal musikaren historia modernoaz ariko da hizketan, 1961etik 1990era arteko aldiaz. Goierriko Euskal Eskola kultur elkartearen Berrike...
Ostiralean aurkeztuko du Che y Moche taldeak, ''La orquesta funky show'' antzerki musikala Zelai Ariztin, gaur arratsaldean izango dira sarrerak salgai....
Ordizia izango da materia organikoa biltzeari ekingo dion Goierriko zortzigarren herria. Joan den astean hasi zuen Sasietak girotze kanpaina Ordizian, Banator! leloa zuen edukiontzi marroi bat Barretxe ondoan jarrita. “Orain arte izen-emate orriak eta esku-orriak banatu, eta gero jartzen genuen edukiontzi hori, baina oraingoan alderantziz egingo dugu, eta egia esan, jende asko ari da Sasietara hots egiten”, nabarmendu du Sasietako teknikari Enrike Enparantzak. Egunotan ari da Sasieta etxe atarietan materia organikoaren bilketan parte hartu nahi dutenentzat izen-emate orriak jartzen, eta buzoietan esku-orriak ere banatuko ditu. Ordiziarrek data bat hartu behar dute gogoan, ekainaren 12a, orduan bukatuko baita izena emateko epea. “Edukiontzi marroian materia organikoa bota ahal izateko giltza behar da, eta giltza eskuratu ahal izateko eman behar da izena”. Epe horren barruan izena ematea ahazten zaionak, ordea, izango du horretarako aukera gehiago, uztailaren 4tik 8ra informazio postu bat jarriko baitu Sasietak Ordiziako Plaza Nagusian. Ordizia, zortzigarren herria Materia organikoa bildu ahal izateko edukiontzi marroia izango duen zortzigarren orria da Ordizia. Lazkao, Itsasondo, Idiazabal eta Olaberria izan ziren aurrenekoak, eta iazko udazkenean Beasainen, Ataunen eta Seguran hasi ziren sistema horrekin. “Batez beste herritarren erdiak eskatu du herri horietan organikoa biltzeko giltza. Egia esan harrera oso ona izaten ari da”, zehaztu du [...]
2011ko dirulaguntzak banatzeko oinarriak kaleratu dituzte Legazpin. Euskara, gizartea, kirol, gazteria eta hezkuntza sailetan kaeratu dituzte laguntzak. Euskara sailean, barnetegietan euskara ikasteko, errotuluak edo irudi korporatiboa euskaraz jartzek...
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako ordezkaritza bat Ordiziako Jubilatuenean izango da bihar, 18:00etatik aurrera. Adineko pertsonak trafiko harrapatzeen aurrean sentsibilizatzea da ekimen horren helburua. Hasieran herri barruko mugikortasunari ...
San Joan bezperako suaren bueltan akelarrea antolatzen duen Sugorri taldeak jakinarazi du bihar eta bihar egingo dituztela ikuskizuna prestatzeko lehen entseguak. Antolatzaileek nabarmendu dute zenbait aldaketa egingo dituztela ikuskizunean, bai antzer...
Joan den astean Ordizian eta Goierrin oihartzun handia izan zuen albiste batek bestelako itxura hartu du oraingoan. Emakumezko batek Ertzaintzaren aurrean salatu zuen bi gizonezko bera bortxatzen saiatu zirela Ordiziako Urdaneta kalean maiatzaren 22ko ...
Ataunen udan lau kirol mota egin ahalko dituzte haurrek eta gazteek, Udalak antolatutako kirol ikastaroetan. Zortzi urtetik gorako ataundarrek eman dezakete izena, ekainaren 12ra arte, kiroldegian. Kirol motaren arabera 20, 30 edo 50 euro balio du matr...
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehen fasean partaide diren 15 bertsolari goierritarren hirutik bik bukatu dituzte lanak, oraingoz. Asteburuan izan diren zortzi saioek sailkapen orokorrerako eta, ondorioz, final zortzirenetara igaroko diren 32 bertsolarien izendapenerako aurrerabide handia egin dute. Zumarragan igandean, ekainak 5, izango diren azkeneko bi saioen faltan, momentuan 569 puntuan dago mugarria, eta hori gainditu beharko dute, gutxienez, bigarren aldia falta zaien hamabiek. Antton Fernandez zumarragarra dago langan, oraingoz barrualdetik. Txartela eskuratuko duten postuetan zazpi goierritar daude. Lau dagoeneko matematikoki pasatu dira galbahetik: Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Amaia Iturriotz debutaria eta Iban Urdangarin. Gorka Maizek ere eskuerara dauka, korapilotsuago Asier Sasietak; Zumarragako puntuei itxaron behar, hala ere. Larunbatean Usurbilen eta Amezketan izan ziren lehiak. Apalategi beasaindarra izan zen nagusi Amezketako goizeko saioan, 332 punturekin. Antton Fernandez bosgarren izan zen, puntu sorta itxurosoa batuta (309). Usurbilen Urdangarin ataundarrak ere bikain osatu zuen langintza. Unai Gaztelumendi irabazlearen ondoren geratu zen, sei puntura soilik (332). Arratsaldeko saioak Jokin Uranga azpeitiarra izan zuen nabarmenenetakoa; gailendu egin zen, eta 301 punturekin arratsaldeko saioetako puntuazio onena lortu du. Harekin ziren Iturriotz urretxuarra (256 puntu, bosgarren) eta Sasieta itsasoarra (250, seigarren). Saio berean kantatu eta bigarren egin zuen Agin Rezola da beste izen berezia. Bigarren saioaren aurretik sailkapen [...]
Loinatz jaiekin batera, aurten ere erakusleiho lehiaketa antolatu du Bareak elkarteak. Merkatari eta ostalari elkarteko bazkide diren hamaika establezimenduk parte hartuko dute aurten lehiaketan, eta guztien artean dotoreena aukeratuko dute. Parte hart...