Ekainaren 12rako eman behar da izena organikoak biltzeko giltza lortzeko
Ordizia izango da materia organikoa biltzeari ekingo dion Goierriko zortzigarren herria. Joan den astean hasi zuen Sasietak girotze kanpaina Ordizian, Banator! leloa zuen edukiontzi marroi bat Barretxe ondoan jarrita. “Orain arte izen-emate orriak eta esku-orriak banatu, eta gero jartzen genuen edukiontzi hori, baina oraingoan alderantziz egingo dugu, eta egia esan, jende asko ari da Sasietara hots egiten”, nabarmendu du Sasietako teknikari Enrike Enparantzak. Egunotan ari da Sasieta etxe atarietan materia organikoaren bilketan parte hartu nahi dutenentzat izen-emate orriak jartzen, eta buzoietan esku-orriak ere banatuko ditu. Ordiziarrek data bat hartu behar dute gogoan, ekainaren 12a, orduan bukatuko baita izena emateko epea. “Edukiontzi marroian materia organikoa bota ahal izateko giltza behar da, eta giltza eskuratu ahal izateko eman behar da izena”. Epe horren barruan izena ematea ahazten zaionak, ordea, izango du horretarako aukera gehiago, uztailaren 4tik 8ra informazio postu bat jarriko baitu Sasietak Ordiziako Plaza Nagusian. Ordizia, zortzigarren herria Materia organikoa bildu ahal izateko edukiontzi marroia izango duen zortzigarren orria da Ordizia. Lazkao, Itsasondo, Idiazabal eta Olaberria izan ziren aurrenekoak, eta iazko udazkenean Beasainen, Ataunen eta Seguran hasi ziren sistema horrekin. “Batez beste herritarren erdiak eskatu du herri horietan organikoa biltzeko giltza. Egia esan harrera oso ona izaten ari da”, zehaztu du [...]
Ordizia izango da materia organikoa biltzeari ekingo dion Goierriko zortzigarren herria. Joan den astean hasi zuen Sasietak girotze kanpaina Ordizian, Banator! leloa zuen edukiontzi marroi bat Barretxe ondoan jarrita. “Orain arte izen-emate orriak eta esku-orriak banatu, eta gero jartzen genuen edukiontzi hori, baina oraingoan alderantziz egingo dugu, eta egia esan, jende asko ari da Sasietara hots egiten”, nabarmendu du Sasietako teknikari Enrike Enparantzak.
Egunotan ari da Sasieta etxe atarietan materia organikoaren bilketan parte hartu nahi dutenentzat izen-emate orriak jartzen, eta buzoietan esku-orriak ere banatuko ditu. Ordiziarrek data bat hartu behar dute gogoan, ekainaren 12a, orduan bukatuko baita izena emateko epea. “Edukiontzi marroian materia organikoa bota ahal izateko giltza behar da, eta giltza eskuratu ahal izateko eman behar da izena”. Epe horren barruan izena ematea ahazten zaionak, ordea, izango du horretarako aukera gehiago, uztailaren 4tik 8ra informazio postu bat jarriko baitu Sasietak Ordiziako Plaza Nagusian.
Ordizia, zortzigarren herria
Materia organikoa bildu ahal izateko edukiontzi marroia izango duen zortzigarren orria da Ordizia. Lazkao, Itsasondo, Idiazabal eta Olaberria izan ziren aurrenekoak, eta iazko udazkenean Beasainen, Ataunen eta Seguran hasi ziren sistema horrekin. “Batez beste herritarren erdiak eskatu du herri horietan organikoa biltzeko giltza. Egia esan harrera oso ona izaten ari da”, zehaztu du Enparantzak. Ordiziarekin bukatutakoan Zegaman hasiko dute kanpaina, eta uda ondoren Mutiloan eta Zerainen, besteak beste.
Edukiontzi marroian biltzen den materia organikoarekin konposta egingo dute Sasietan, baina konposta egin ahal izateko ezin da edozein materia bota edukiontzira. Fruta eta barazkiak, arrautza oskolak, fruitu lehorren oskolak, ogia eta opilak, fruta hondarrak, lore eta landareak, baratze eta lorategietako hondarrak, belarra eta inausketa hondarrak dira birziklatu beharrekoak.