Erakusleiho dotoreenak sarituko dituzte Bareakek eta herritarrek
Loinatz jaiekin batera, aurten ere erakusleiho lehiaketa antolatu du Bareak elkarteak. Merkatari eta ostalari elkarteko bazkide diren hamaika establezimenduk parte hartuko dute aurten lehiaketan, eta guztien artean dotoreena aukeratuko dute. Parte hart...
Loinatz jaiekin batera, aurten ere erakusleiho lehiaketa antolatu du Bareak elkarteak. Merkatari eta ostalari elkarteko bazkide diren hamaika establezimenduk parte hartuko dute aurten lehiaketan, eta guztien artean dotoreena aukeratuko dute.
Parte hartuko duten dendak Abio bidaiak, Amets, Foto Alzuri, Fotoetxe, Innova, Itak, Lirain, Mujika Harategia, Otea, Pergola eta Zuretzat dira. Bareaketik jakitera eman dutenez, originaltasuna, erakusleihoak loinatz jaiekin lotura izatea eta euskararen erabilera baloratuko dituzte saridunak aukeratzeko.
Herritarrek ere aukeratu ahalko dute zein den erakusleiho dotoreena. Horretako bozketan parte hartu nahi duenak, ekainaren 10a baino lehen eman beharko du botoa telefonoz (943 08 79 88 edo 688 88 75 38), posta bidez (bareak@bareak.eu) edo mugikorrera mezua bidalita (ERAK + dendaren izena 688 88 75 38 telefonora). Botoa ematen dutenen artean, bi pertsonentzako otordua zozkatuko dute.
Ustekabeko deskontuak
Ekainean zehar, bestelako eskaintza bereziak ere egingo dituzte Beasaingo merkatari eta ostalari elkartekoek. Eskaintza horien artean, ustekabeko %5eko deskontuak egingo dituzte. Elkarteko wegbunean (www.eskaintzak.bareak.eu) bakarrik jakinaraziko dituzte deskontuak, eta bertan zehaztuko dute zein denda, jatetxe edo tabernatan diren eta zein egunetan.