Haurrentzako erlaxazio tailerra antolatu dute
Beasaingo Udaleko Ongizate Sailak, haurrentzako erlaxazio tailerra antolatu du ekainaren 13rako eta 14rako. Ikastaroa Antzizar kiroldegian izango da, eta 2010eko ekainetik 2011ko ekainera bitartean jaiotako haurrentzat izango da. Shantala teknika oina...
Beasaingo Udaleko Ongizate Sailak, haurrentzako erlaxazio tailerra antolatu du ekainaren 13rako eta 14rako. Ikastaroa Antzizar kiroldegian izango da, eta 2010eko ekainetik 2011ko ekainera bitartean jaiotako haurrentzat izango da. Shantala teknika oinarri hartuta emango du ikastaroa Jone Beitialarrangoitia prsikoterapeutak. Osatzen den talde bakoitzak, sei saio egingo ditu.
Ikastaro honen bidez, gurasoen eta haurren arteko topagune “goxo eta errespetuzkoa” sortzen irakatsi nahi da. Gorputz espresioaren, ukimenaren eta irudimenaren bidez, guraso eta haurren arteko komunikazio bide berriak ere ikasi ahalko dira, erlaxazioaren, masajearen eta joko sinbolikoen bidez, guraso eta haurren arteko lotura afektiboen inguruko bizipenak jorratuz.
Ikastaroan ikasi ahalko diren tekniken bidez, egunerokotasunean etenaldi bat egiten jakin ahal izango dute gurasoek, “guraso eta haurrei elkarri begiratu eta beste aldean dagoen pertsona sakonean sentitu eta gure barrena ere modu kontzienteago batean hautemanez”.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, udaleko Gizarte Ongizate Sailean eman behar dute izena ostirala baino lehen. Tailerra doakoa izango da.