Trafiko Zuzendaritzaren ordezkariak bihar Jubilatuenean
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako ordezkaritza bat Ordiziako Jubilatuenean izango da bihar, 18:00etatik aurrera. Adineko pertsonak trafiko harrapatzeen aurrean sentsibilizatzea da ekimen horren helburua. Hasieran herri barruko mugikortasunari ...
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako ordezkaritza bat Ordiziako Jubilatuenean izango da bihar, 18:00etatik aurrera. Adineko pertsonak trafiko harrapatzeen aurrean sentsibilizatzea da ekimen horren helburua. Hasieran herri barruko mugikortasunari buruzko bideo bat proiektatuko dute, eta ondoren eztabaidarako tartea zabalduko dute Trafiko Zuzendaritzaren ordezkariek. Ordubete iraungo du saioak.