Udarako kirol ikastaroak antolatu ditu Ataungo Udalak haurrentzat
Ataunen udan lau kirol mota egin ahalko dituzte haurrek eta gazteek, Udalak antolatutako kirol ikastaroetan. Zortzi urtetik gorako ataundarrek eman dezakete izena, ekainaren 12ra arte, kiroldegian. Kirol motaren arabera 20, 30 edo 50 euro balio du matr...
Ataunen udan lau kirol mota egin ahalko dituzte haurrek eta gazteek, Udalak antolatutako kirol ikastaroetan. Zortzi urtetik gorako ataundarrek eman dezakete izena, ekainaren 12ra arte, kiroldegian. Kirol motaren arabera 20, 30 edo 50 euro balio du matrikulak. Kutxan sartu behar da dirua, eta segurua ere sartzen da hor.
Hipika Lazkaomendiko zalditegian egingo dute (50 euro) ekainaren 21etik uztailaren 2ra, 17:00etatik 18:00etara. Denera 8 ordu dira. Mendi bizikleta edota tenisa (20na euro) Auzoeta kiroldegian dira, uztailaren 4tik 8ra lehena eta hilaren 11tik 22ra bigarrena. 10:00-12:00 da ordutegia, 10na ordu. Gimnastika erritmikoa antzoki ondoko lokalean da, uztailaren 11tik 22ra, 7,5 ordu, 15:00-16:00.