Ustezko bortxa erasoa jaso zuen emakumezkoak salaketa erretiratu du
Joan den astean Ordizian eta Goierrin oihartzun handia izan zuen albiste batek bestelako itxura hartu du oraingoan. Emakumezko batek Ertzaintzaren aurrean salatu zuen bi gizonezko bera bortxatzen saiatu zirela Ordiziako Urdaneta kalean maiatzaren 22ko ...
Joan den astean Ordizian eta Goierrin oihartzun handia izan zuen albiste batek bestelako itxura hartu du oraingoan. Emakumezko batek Ertzaintzaren aurrean salatu zuen bi gizonezko bera bortxatzen saiatu zirela Ordiziako Urdaneta kalean maiatzaren 22ko gauean. Berri horrek alarma piztu zuen herritarren artean, eta Ordizian bertan elkarretaratze jendetsua egin zen plazan joan den asteazkenean ustezko erasoa salatzeko. Ertzaintzak gaur bertan jakinarazi dio Goierriko Hitzari emakumezkoak joan den astearen bukaeran salaketa erretiratu zuela, eta Ertzaintzak, bere partetik, ikerketa itxitzat ematen duela.
Lasaitasunerako deia
Gertaera horren aurrean, Ordiziako Udalak lasaitasunerako deia zabaldu nahi du herritarren eta goierritarren aurrean. Gertaeraren salaketa publikoa egin zuen Kimetz emakume elkarteak momentuz adierazpenik ez egitea erabaki du.