Legorretarrek gaur hasiko dituzte Azentzio festak, igandera bitarte
Urte batetik bestera Legorretako festa nagusien data aldakorra den arren, iritsi da aurtengoen txanda ere. Aste Santutik berrogei egunera, Azentzio. Eta legorretarrak bezperatik hasiko dira ospatzen, gaurtik bertatik. Igandera arte bost egun dituzte aurretik, urtero errepikatzen diren ekitaldi sortarekin, baina ez horregatik erakarmen indar gutxiago dutenak. Kirolari ekingo diote jardunari. Lehenbiziko jarduera pilotako finala jokatzea dago iragarrita, gaur 18:00etan. Herriko olinpiaden sailetako bat izan ohi den pilotako azken partidak jokatuko dituzte. Suziria botata eta Gizon Pikua, Legorretako ikurra, udaletxeko balkoian kokatuta piztuko da geroxeago festaren metxa. Suziria sutzeko ohorea Legorretako Odol Emaileen Elkarteak du aurten, urtean zehar aldiro-aldiro antolatzen dituzten odol ateratzeen aitortza egiteko Kultura Batzordeak aukeratuak. Lehen ekitaldian haurrak ere ez dituzte ahaztuko; litxarreriak, puxikak eta goxokiak banatuko dizkiete. Azentzioen berritasunetako bat bertso desafioa izango da, aurten. Gaur bertan da hitzezko eta kantuzko ikuskizuna, kalerik kale. Zortzi bertsolari ariko dira kantuan, 19:45ean Pikondo tabernaren aurretik abiatuta. Bi talde bereiziko dituzte; Asier Azpiroz, Beñat Iguaran eta Nekane Zinkunegi ariko dira alde batean, eta Adur Gorostidi, Ander Lizarralde eta Ainhoa Mujika bestean. Aurkezle lanak Unai Gaztelumendik eta Odei Lopez legorretarrak egingo dituzte. Azpiroz eta Gorostidi izan ezik gainontzeko bertsolari denak Gipuzkoako Txapelketako lanak bukatuta daude, oraingoz. Jaien beste ezaugarri bat herri [...]
Urte batetik bestera Legorretako festa nagusien data aldakorra den arren, iritsi da aurtengoen txanda ere. Aste Santutik berrogei egunera, Azentzio. Eta legorretarrak bezperatik hasiko dira ospatzen, gaurtik bertatik. Igandera arte bost egun dituzte aurretik, urtero errepikatzen diren ekitaldi sortarekin, baina ez horregatik erakarmen indar gutxiago dutenak.
Kirolari ekingo diote jardunari. Lehenbiziko jarduera pilotako finala jokatzea dago iragarrita, gaur 18:00etan. Herriko olinpiaden sailetako bat izan ohi den pilotako azken partidak jokatuko dituzte. Suziria botata eta Gizon Pikua, Legorretako ikurra, udaletxeko balkoian kokatuta piztuko da geroxeago festaren metxa.
Suziria sutzeko ohorea Legorretako Odol Emaileen Elkarteak du aurten, urtean zehar aldiro-aldiro antolatzen dituzten odol ateratzeen aitortza egiteko Kultura Batzordeak aukeratuak. Lehen ekitaldian haurrak ere ez dituzte ahaztuko; litxarreriak, puxikak eta goxokiak banatuko dizkiete.
Azentzioen berritasunetako bat bertso desafioa izango da, aurten. Gaur bertan da hitzezko eta kantuzko ikuskizuna, kalerik kale. Zortzi bertsolari ariko dira kantuan, 19:45ean Pikondo tabernaren aurretik abiatuta. Bi talde bereiziko dituzte; Asier Azpiroz, Beñat Iguaran eta Nekane Zinkunegi ariko dira alde batean, eta Adur Gorostidi, Ander Lizarralde eta Ainhoa Mujika bestean. Aurkezle lanak Unai Gaztelumendik eta Odei Lopez legorretarrak egingo dituzte. Azpiroz eta Gorostidi izan ezik gainontzeko bertsolari denak Gipuzkoako Txapelketako lanak bukatuta daude, oraingoz.
Jaien beste ezaugarri bat herri bazkari edo afariena da, ia egunero egongo delako aitzakiaren bat juntadizoa mahaiaren bueltan egiteko. Gaur gauean, etzi eta larunbat eguerdietan lagunarteko oturuntzak egingo dira. Bihar ere gastronomiarekin lotutako festatxoa badago, erromerian.
Erromeria, Azentzio egunean
Hasiera besterik ez da izango gaurkoa. Egun seinalatua, Azentzio, bihar da. Arratsalde partera arte lasaitasun pixkat izango da egitarauan, baina osagai askorekin erromeria erraldoia prestatu dute 18:00etatik aurrerako. Denetariko ikuskariak iznago dira; Irrintzi Alai taldeko dantzariak, trikitilariak, pilota eskolako haurren erakustaldiak, eta legorretar guztiek parte hartu ahalko duten txokotan pilota lehiaketa.
Erromeria hornitzeko, eta afari ezaren beldurra uxatzeko, jan-edana ere izango da: sagardo dastaketa batetik, txorizoa bestetik. Eguneko eta jaietako beste ekitaldi herrikoi estimatu bat, helduen danborrada, 23:00etan irtengo da.
Ostirala haurrentzat eta erretiratuentzat pentsatuta dago, egunez behintzat. Umeentzat jolasak eta puzgarriak, eta jubilatuentzat igel, toka eta bote lehiaketak daude. Legorretan klasiko den play back kantaldiak bi bertsio izango ditu etzi: arratsaldean haurrentzat eta gauean helduentzat.
Larunbata mozorrotuentzat eta herri bazkariarentzat izango da. Paella txapelketak 39. aldia du. Aurretik txakolinarekin busti ahalko da zintzurra. Igandean herri kirol erakustaldi aparta dago. Aizkoran Gipuzkoako 2. Mailako txapelketako kanporaketa jokatuko dute 10 aizkolarik, batetik –tartean Jesus Mari Lasa herritarra–. Bestetik, Gipuzkoako lasto altxatze txapelketa egingo da lau jasotzaileren artean.
Egitaraua
GAUR, asteazkena
* 18:00. Pilotako finalak.
* 19:15. Suziria, Legorretako Odol Emaileen Elkarteak. Gizon Pikua jartzea udaletxeko balkoian. Gozoki banaketa.
* 19:30. Buruhandiak eta kalejira Legorretako Musika Eskolako ikasleekin.
* 19:45. Bertso desafioa.
* 21:30. Lagunarteko afaria, Bilkoin elkartean. Ondoren kalejira, Burrunbazale txarangarekin.
BIHAR, Azentzio eguna, osteguna
* 11:00. Meza nagusia.
* 13:30. Buruhandiak eta Solano musika eskolako ikasleak.
* 18:00. Erromeria: Irrintzi Alai dantza taldea, trikitilariak, sagardo dastatzea, txorizoa. Haurren pilota partidak. Txokotan pilota txapelketa.
* 23:00. Helduen danborrada.
* Ondoren. Dantzaldia, Burrunbazale txarangarekin.
ETZI, ostirala
* 11:30-14:00. Haur jolasak eta puzgarriak, plazan.
* 12:30. Kalejira.
* 12:30. Toka, igel eta bote lehiaketak, jubilatuentzat.
* 14:30. Herri bazkaria, Bilkoin elkartean, Orkresta Itinerante taldeak alaituta.
* 19:00. Haurren ‘play back’-a.
* 23:30. Helduen ‘play back’-a.
LARUNBATA
* 13:00-24:00. Mozorro eguna.
* 13:00. Txakolin dastatzea.
* 13:00. 39. Paella lehiaketa.
* 14:30. Herri bazkaria, plazan.
* 20:30. Ingo Al Deu taldearekin dantzaldia.
* 01:30. Mozorrotuen sariak.
IGANDEA
* 12:00-14:30. Kalejira, Solano musika eskolako ikasleekin.
* 18:30. Herri kirolak, Harripilan.