Ostiralean hasiko dira Loinatz jaiak Beasainen, eta aste honetan zehar, hainbat txokotan ikusi ahal izan dira herritarrak festak prestatzen. Barrakek aste bete baino gehiago daramate dagoeneko Gipuzkoa plazan, eta haurrak ostiraleko irekiera ofiziala ...
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak Udalarekin euskaraz! liburuxka banatu du egunotan Ordiziako etxe guztietan. Ordiziako Udala bere funtzionamenduan euskararen erabilera bultzatzeko ahaleginean ari da azken urteotan, bai udal barruko lanean, eta bait...
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak, oihal margoketa ikastaroa antolatu du. Oihalak margotzeko dauden prozedura ezberdinak azalduko ditu Nekane Munduate euskaltegiko irakasleak eta artistak. Azalpenen ondoren, Kirmen Uriberen KUKU olerkia landuko dute,...
Urte batetik bestera Legorretako festa nagusien data aldakorra den arren, iritsi da aurtengoen txanda ere. Aste Santutik berrogei egunera, Azentzio. Eta legorretarrak bezperatik hasiko dira ospatzen, gaurtik bertatik. Igandera arte bost egun dituzte aurretik, urtero errepikatzen diren ekitaldi sortarekin, baina ez horregatik erakarmen indar gutxiago dutenak. Kirolari ekingo diote jardunari. Lehenbiziko jarduera pilotako finala jokatzea dago iragarrita, gaur 18:00etan. Herriko olinpiaden sailetako bat izan ohi den pilotako azken partidak jokatuko dituzte. Suziria botata eta Gizon Pikua, Legorretako ikurra, udaletxeko balkoian kokatuta piztuko da geroxeago festaren metxa. Suziria sutzeko ohorea Legorretako Odol Emaileen Elkarteak du aurten, urtean zehar aldiro-aldiro antolatzen dituzten odol ateratzeen aitortza egiteko Kultura Batzordeak aukeratuak. Lehen ekitaldian haurrak ere ez dituzte ahaztuko; litxarreriak, puxikak eta goxokiak banatuko dizkiete. Azentzioen berritasunetako bat bertso desafioa izango da, aurten. Gaur bertan da hitzezko eta kantuzko ikuskizuna, kalerik kale. Zortzi bertsolari ariko dira kantuan, 19:45ean Pikondo tabernaren aurretik abiatuta. Bi talde bereiziko dituzte; Asier Azpiroz, Beñat Iguaran eta Nekane Zinkunegi ariko dira alde batean, eta Adur Gorostidi, Ander Lizarralde eta Ainhoa Mujika bestean. Aurkezle lanak Unai Gaztelumendik eta Odei Lopez legorretarrak egingo dituzte. Azpiroz eta Gorostidi izan ezik gainontzeko bertsolari denak Gipuzkoako Txapelketako lanak bukatuta daude, oraingoz. Jaien beste ezaugarri bat herri [...]
Igartza auzoko Errekarte Haundi eta Telleri Etxe baserriak babesteko gomendatu dio Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Beasaingo Udalari. Udalak, bi baserriak bota eta bi eremuetan 163 etxebizitza berri egiteko asmoa du. Alazne Mujika arkitekto beasaindarrak, proiektu hori gelditzeko eskaera egin zion udalari iazko azaroan. Bi baserriek duten garrantzia arkitektonikoan oinarrituta eginzuen eskaera Mujikak. Beasaingo Udalean alegazioa aurkeztu zuen, udalak urbanizazio proiektuari behin betiko onespena eman ez ziezaion. Kultura Sailean bi baserriak babesteko eskatu zuen, ingurua Monumentu Multzo izendatzeko. Eusko Jaurlaritzak bi baserriak babesteko gomendioa egin du, auzoko gainerako eraikinak ikusita baserriak babesgarriak direla iritzita. Eusko Jaurlaritzak Mujikari helarazitako txostenean jasotzen denaren arabera, «Errekarte baserrian hiru solairuko altuera duten 15. mendeko ezohiko zutabeak daude, eta horiek babestu egin behar dira», zehaztu du Mujikak. Eusko Jaurlaritzako teknikariek hala idatzi dute txostenean erabakia: «Baserrien egurrezko egitura ez denez jatorrizkoa, ezin ditugu baserriak babestu, baina inguruko eraikinak ikusita, udalak babes ditzan gomendatzen dugu». «Erantzunik gabe» Mujikak, eta beste hainbat beasaindarrek, etsipenez hartu dute Kultura Sailaren erabakia. Baina Eusko Jaurlaritzak halako gomendioa egitea positiboa ere badela azpimarratu du Mujikak, «gomendio garrantzitsuak direlako eta beste hainbat herritan kontuan hartu dituztelako proiektuak aldatuz eta geldituz». Beasaingo Udalak duen proiektuari jarritako alegazioaren erantzunik ez duela jaso ere zehaztu nahi [...]
Virginia Imazek eskainiko du tailerra, 12 orduko ikastaroa izango da, ostiralean eta larunbatean gauzatuko da, Euskadi plazako lokal batean.
Ordiziako Majori kiroldegia bete-betean ari da udako kanpainarekin. Heldu eta haurrentzako ikastaroetan, eta udaleko irekietan izena emateko epea zabalik dagoela gogoratu dute. Aurrez izena eman dutenei plaza gorde diete, baina ordainketa egin beharko ...
Areso kalearen ondoan dagoen haur parkean berrikuntza lanak burutu ditu Lazkaoko Udalak. Jolastokiko zoruan plaketa bigungarriak aldatu dituzte. Kolore berde-beltzekoak dira, kautxuzkoak. Ziburuen eta jolasen parea lehenago zegoen antzeko materiala kendu eta berria kokatu dute. Hiru eremu babesten ditu orain bigungarriak, lehengo lauren ordez zabalagoak jarrita.
Larunbat arratsaldean jokatu zen aurreneko aldiz Ataun-Aia txirrindulari proba, 48 kilometrokoa eta kadete mailako kirolarientzat. Ahetze Arratibel goierritarrak (Inoxcra) irabazi du (1:10:41), Andoni Mateosen eta Xabier Jauregiren aurretik. Ataun-Aia I. Probaren sailkapena
Herriarteko pilota txapelketan zail jarri zaio Atauni esku huskako finalaurrekora pasatzea. Ostiralean Auzoeta kiroldegian 0 eta 3 galdu zuen Donostiaren aurka. Kadeteetan 4-22, jubeniletan 10-22 eta helduetan 8-22 izan ziren emaitzak. Itzuliko partida...