Ordiziako Mendizaleek irteera berezia antolatu dute asteburu honetarako. Izan ere, Piriniotara joango dira, Petretxema mendira. Egun pasako irteera izango da. Goizeko seietan elkartuko dira. Autobusa hartu eta Lintzako aterpetxeraino joango dira. Handi...
Bi hilabeteko probaldiaren ondoren, martxan da Ordizian, N-1 errepidean jarritako radarra. Tarte honetan, «trafikoaren segurtasun eta arintasun mailak nabarmen hobetu» direla azaldu dute Herrizaingo Sailetik, eta bi hilabeteotako balantzea «benetan ona» dela diote. Izan ere, autoen abiadura murrizteaz gain, istripuek ere %33 egin dute behera. N-1eko radarra martxoaren 28an jarri zuten, eta proba moduan martxan badago ere, gaur goizaldera arte, ez du isunik jarri. Tartean ordea, abidura muga gainditu duten 2.178 ibilgailu atzeman ditu radarrak. Hemendik aurrera, horrelako arau hauste bat egiten duen ibilgailuari argazkia aterako dio radarrak, eta honen informazioa berehala iritsiko da trafikoko arduradunengana. Martxan egon gabe ere, radarra jarri zutenetik «trafikoa arindu» egin dela aipatu dute Herrizaingo Sailetik, eta istripuek behera egin dutela. Orokorrean, autoen abiadura ere murriztu egin da bi hilabete hauetan. Hala, baimendutakoa baino abiadura handiagoan zebilen ibilgailuen kopurua %8 jaitsi da autoen kasuan, eta %11 kamioiei dagokionean. Trafiko arduradunen ustez, probaldian datuak onak izan badira, behin radarra «ofizialki martxan» jarritakoan, emaitzak hobetzea espero dute. N-1eko radarrak, Ordizia eta Irura artean ibilgailuek hartzen duten batazbesteko abiadura neurtzen du. Bi puntuetan argazki bana ateratzen zaio ibilgailuari, eta ordenagailuak, tarte horretan hartu duen abiadura neurtzen du. Autoentzat, orduko 100 kilometrokoa da muga, eta 80 kilometrokoa kamioientzat. Sistema [...]
Baserritarren eguna da gaur Beasainen, eta azoka berezia egin dute urtero bezala. Bideluze plazan abereen erakusketa egin dute, eta behiak, ardiak, behorrak, astoak, oiloak, oilarrak… egon dira ikusgai. Joan Iturralde eta Zubimuzu plazan berriz,...
Zorrotz lantokia itxi egin dute Legazpin. 64 langile kaleratu dituzte, langileek eurek 63 zenbatzen dituzten arren. Falta dena kudeatzaileetariko bat da, «eta hori ez dugu ez langile, ez pertsona bezela ere kontatzen» azaltzen du Andoni Zabaleta langile kaleratuak. Adierazpen hori itxiera gozoa izan ez denaren erakusle da. Enpresa itxi bada ere, 28 langilek enpresa euren gain hartu eta jardunari helduko diote berriro ere, baina honekin batera hainbat betebehar ere bereganatu dituzte, tartean, «pabiloiek zuten zorra». Guztientzako lanik ez, eta gainontzeko 36ak kalean gelditu dira. Otsailean mozio baten bidez eman zuten langileek itxieraren berri, eta ordundik enpresa prozesu konkurtsal batean sartuta egon da. «Enpresaren jabetza duen familia ahalik eta diru gehienarekin gelditzeko modu onena zein zen aztertzen aritu da, guztia luzatzen, eta azkenean nahi zuten guztia lortu dute» gehitzen du Igor Agirreurreta langile kaleratuak. Herritarren artean informazioa zabaldu dute, eta pasa den astean deitu zuten elkarretaratzean babes zabala jaso zuten. «Egoera honetara zergatik iritsi garen azaldu genion jendeari. Jabetza nondik lortu duten ikustea, esaterako, kuriosoa da. Orduan tramiteak egin zituztenek ere onartzen dute egun, orduan beste aspektu batzuei erreparatu zietela, eta ez zirela konturatu atzetik jabeek azpijokoak zerabizkitela» azaltzen du Zabaletak. Honez gain, Donostian ere protestatu dute, han bizi baitira ugazabak. [...]
Gaur goizeko seirak aldean, kamioi batek artaziarena egin eta errepidean itzulita gelditu da N-1 errepidean. Ezbeharra, Itsasondo eta Legorreta artean izan da, Donostiako norantzan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik azaldu dutenez, istripuaren o...
Gabiriako Andre Mari festak prestatzeko aurreneko bilerarako deialdia egin du udalaren Kultura Batzordeak. Antolakuntzan hasi eta egitaraua zehazteko lehen bilera bihar 19:00etan da, kultur etxean.
Euriaren erruz, Gernika pasealekuko pilotalekuan egin behar izan dute gaur sokadantza haurrek. Aruten guztira, 36 mutikok parte hartu du sokadantzan, denak zuri-gorriz jantzita. Banaka-banaka egin dute dantza mutiko guztiek, eta ondoren neskak ere bat...
Gazte bati urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote iazko uztailean Legazpin ertzain batzuk ustez jotzeagatik. Eepaitu duten gertaera jazo zen unean ertzainek gazte hau atxilotu nahi zutela azaldu dute. Ustezko erasoa iazko uztailaren 18an gertatu zen, goizeko ordu txikietan. EFE berri agentziak jakinarazio duenez, ertzain batzuek pertsona talde bat Aizkorri kaleko hiri altzarietan kalteak eragiten ari zenaren abisua jaso zuten. Inguru hartara joandakoan, ertzainek baliza zilindriko batzuk sutan zeudela ikusi zuten. Suak itzalgailu batekin itzali zituzten orduan, eta Plazaola kalean behera abiatu ziren. Beti ere EFE berri agentziaren arabera, inguru honetan gazte talde bat zegoen, eta hauetako batek “hijos de puta” esanez iraindu omen zituen poliziak. Minutu gutxira, ertzainak berriro ere inguru hartatik igaro ziren eta gazte berberak likido batez beteta zegoen edalontzi bat bota zien, baina ez zituen jo. EFEk azaldu duenez, ertzainak gaztea idenfitikatzen saiatu ziren, baina gaztea bilatzen ari zirela, Saturnino Telleria kalean zabor edukiontzi bat sutan zela ikusi zuten. Bertan jende asko zegoela ikusita, laguntza eskatu zuten eta ertzain gehiago bertaratu ziren, suhiltzaileekin batera. Diotenez, ertzainak suhiltzaileen lana zaintzen ari zirela, edalontzia bota zien gazteak botila bat jaurti zien poliziei, eta hauek bere bila joan ziren. Ihesi zioala, ustezko erasotzailea erori egin zen. Jaiki, eta korrika jarraitu [...]
Erdi Aroan Jentilbaratzan zegoen Ataun gazteluaren orubean iaz eta orain bi urte egindako indusketa arkeologikoetan ateratako ondarearen erakusketa zabalik dago, Ataunen. Larunbatera arte ikusi ahalko da Jentilbaratza: gaizkileen mugan bilduma, udaletx...
Euskal Herriko bakarkako sega ligaren bigarren jardunaldian Arrate Garinek irabazi du emakumezkoen atalean, igandean Azpeitian (Gipuzkoa). 1:34.56 minutuko denbora egin zuen, eta Beramendiko (Nafarroa) lehen saioa ere Garinek irabazi zuenez, sailkapena...
Legorretako Udalak udalekua antolatu du ekainaren 27tik uztailaren 29rako. Matrikula 30 euro ordaindu behar da, izena ematerakoan; ekainaren 17ra arte apunta liteke, udaletxean. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako aurreneko ziklokoko legorretarrentz...
Lazkaoko Maizpide euskaltegiak astero antolatzen ditu kultur ekitaldiak, bertako ikasleentzat eta egoiliarrentzat pentsatuak, baina herritar guztiei irekiak. Aste honetako saiorako gabiriar bat gonbidatu dute, Leire Murua. Azken urte honetan Dominikar ...
Olaberriko herri eskolako Kuttun guraso elkarteak Hezkuntza Praktika Onen lehen lehiaketan hirugarren saria jaso zuen herenegun Bilbon, Euskal Eskola Publikoaren jaian. Kuttunek garatu du lehiaketara aurkeztu dituzten 27 proiektuetatik bat, Olaberria Z...