N-1eko radarra gaurtik hasiko da isunak jartzen
Bi hilabeteko probaldiaren ondoren, martxan da Ordizian, N-1 errepidean jarritako radarra. Tarte honetan, «trafikoaren segurtasun eta arintasun mailak nabarmen hobetu» direla azaldu dute Herrizaingo Sailetik, eta bi hilabeteotako balantzea «benetan ona» dela diote. Izan ere, autoen abiadura murrizteaz gain, istripuek ere %33 egin dute behera. N-1eko radarra martxoaren 28an jarri zuten, eta proba moduan martxan badago ere, gaur goizaldera arte, ez du isunik jarri. Tartean ordea, abidura muga gainditu duten 2.178 ibilgailu atzeman ditu radarrak. Hemendik aurrera, horrelako arau hauste bat egiten duen ibilgailuari argazkia aterako dio radarrak, eta honen informazioa berehala iritsiko da trafikoko arduradunengana. Martxan egon gabe ere, radarra jarri zutenetik «trafikoa arindu» egin dela aipatu dute Herrizaingo Sailetik, eta istripuek behera egin dutela. Orokorrean, autoen abiadura ere murriztu egin da bi hilabete hauetan. Hala, baimendutakoa baino abiadura handiagoan zebilen ibilgailuen kopurua %8 jaitsi da autoen kasuan, eta %11 kamioiei dagokionean. Trafiko arduradunen ustez, probaldian datuak onak izan badira, behin radarra «ofizialki martxan» jarritakoan, emaitzak hobetzea espero dute. N-1eko radarrak, Ordizia eta Irura artean ibilgailuek hartzen duten batazbesteko abiadura neurtzen du. Bi puntuetan argazki bana ateratzen zaio ibilgailuari, eta ordenagailuak, tarte horretan hartu duen abiadura neurtzen du. Autoentzat, orduko 100 kilometrokoa da muga, eta 80 kilometrokoa kamioientzat. Sistema [...]
Bi hilabeteko probaldiaren ondoren, martxan da Ordizian, N-1 errepidean jarritako radarra. Tarte honetan, «trafikoaren segurtasun eta arintasun mailak nabarmen hobetu» direla azaldu dute Herrizaingo Sailetik, eta bi hilabeteotako balantzea «benetan ona» dela diote. Izan ere, autoen abiadura murrizteaz gain, istripuek ere %33 egin dute behera.
N-1eko radarra martxoaren 28an jarri zuten, eta proba moduan martxan badago ere, gaur goizaldera arte, ez du isunik jarri. Tartean ordea, abidura muga gainditu duten 2.178 ibilgailu atzeman ditu radarrak. Hemendik aurrera, horrelako arau hauste bat egiten duen ibilgailuari argazkia aterako dio radarrak, eta honen informazioa berehala iritsiko da trafikoko arduradunengana.
Martxan egon gabe ere, radarra jarri zutenetik «trafikoa arindu» egin dela aipatu dute Herrizaingo Sailetik, eta istripuek behera egin dutela. Orokorrean, autoen abiadura ere murriztu egin da bi hilabete hauetan. Hala, baimendutakoa baino abiadura handiagoan zebilen ibilgailuen kopurua %8 jaitsi da autoen kasuan, eta %11 kamioiei dagokionean.
Trafiko arduradunen ustez, probaldian datuak onak izan badira, behin radarra «ofizialki martxan» jarritakoan, emaitzak hobetzea espero dute.
N-1eko radarrak, Ordizia eta Irura artean ibilgailuek hartzen duten batazbesteko abiadura neurtzen du. Bi puntuetan argazki bana ateratzen zaio ibilgailuari, eta ordenagailuak, tarte horretan hartu duen abiadura neurtzen du. Autoentzat, orduko 100 kilometrokoa da muga, eta 80 kilometrokoa kamioientzat.
Sistema «aitzindaria» dela diote, Hego Euskal Herrian jarri den lehena. Adituen arabera, «denboarerkin, sistema berri hau ohiko radar finkoak ordezkatuz joango da». Izan ere, radar finkoek ez bezala, honek ez du puntu bakar bateko abiadura neurtzen, bi punturen arteko zatiarena baizik.