12:00etan eratuko dute zapatuan Urretxuko udalbatza berria
Eguerdiko hamabietan jarri dute larunbatean Urretxun udalbatza berria osatzeko hitzordua. Udalbatzar berrian aurpegi berri asko egongo dira, izan ere, Itziar Agirre eta Angel Errazu izan ezik, gainontzeko zinegotzi guztiak berriak izango baitira. Gai ordenari begiratuta, Lucio Hernando ez da ageri PSE-EEko ordezkari moduan. Alderdi honetatik Maria Dolores Segade eta Francisco Javier Martin deitu ditu Udalak.