Ordiziako Musika Eskolako ikasleek, ikasturte bukaerako kontzertua egingo dute datoreen asteartean, hilak 14. Saioa, herri antzokian izango da, iluntzeko 19:00etan. Musika Eskolako arduradunek, herritar guztiei egin diete gonbitea.
Quiro Alonso etxeak antolatuta, kiropraktikaren eta osasunaren inguruko hitzaldia egingo dute ostiralean. Muskuluen eta hezur egituren alterazioak eta horiek gorputzean duten eragina aztertzen ditu kiropraktikak. Medikuntzaren arlo horretan 10 urte dar...
Murumendi ikastetxeko seigarren mailako mutil kimuek, areto futboleko Gipuzkoako txapelketa irabazi dute. Anoetako ikasleen aurka jokatu zuten finala Murumendi ikastetxean, eta beasaindarrak sei eta bost nagusitu ziren. Lehen zatia huts eta bi emaitza...
Ugaro eskolako ikasle Sabrina Fernandezek lehen saria irabazi du Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak antolatutako V. Aizpurua marrazki eta pintura lehiaketan. Ostiralean 18:00etan jasoko du saria, Donostian, elkargoaren egoitzan. Ugaro ikastet...
Ataungo Udalak udalekua antolatu du 4-9 urte arteko haurrentzat, herrian bertan garatzeko. Uztailaren 4tik 22ra izango dira jarduerak, aste egunetan egunero, 09:00etatik 13:00etara. Izena ostiralerako eman behar da, udaletxean (09:00-13:00). Hiru multz...
Goizeko 09:30etik orain minutu gutxira arte, itxita egon da Beasaindik Ordiziara arteko bidea, Ezkiaga etorbidean. Antza, Mariaratz inguruan, motor baten bateria aurkitu dute edukiontzi baten ondoan. Bateria kablez ingururatuta zegoen, eta horrek uda...
Larunbatean Ibaialde Eguna ospatuko dute Legazpin. Aiztonagako errekastora joango dira herritarrak, inguru horretako landaredia eta fauna aztertu eta analisietarako ur laginak jasotzera. 8:30ean irtengo dira Euskal Herria plazatik. 2 ordu eta erdiko i...
Urtero bezala, Gazteria sailak funky, jazz, areto eta aro berriko dantzen ikastaroa antolatu du. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean egingo dute Gazte-Txokoan. 8 eta 18 urte arteko herritarrei zuzenduta dago. Izena emateko aukera ekainaren 17ra a...
• Goiz eresia Segurako txistulariekin. • 11:00etan bola lehiaketa. Parte hartzeko epea eguerdiko 12:00etan itxiko da eta goizez bakarrik izango da. • 11:30etan meza. Mezaren ondoren, Gabiriko Goruntz taldearen dantza saioa. Bazkal aurrekoa Elusto...
Larunbatean egingo dute udal berria osatzeko udalbatza. Hasiera batean, 12:00etan ziren udalbatza egitekoak, baina ordua aldatu egin dute eta 11:00etan izango da. Ordua aldatu bada ere, Beasaingo Bilduk deia luzatu die herritarrei, larunbatean udal gob...
Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan lehian geratzen ziren Goierriko bi herriak kanpora geratu dira asteburuan. Esku huska, Ataunek Donostian 3 eta 0 galdu zuen larunbatean. Kadeteek 22-6, gazteek 22-20 eta nagusiek 22-4 galdu zuten, norbere parti...
Ataungo Jentilbaratza harkaitzean Erdi Aroan zegoen Ataun gotorlekuaren indusketetan ateratako piezak erakusketan jarri dituzte. Zaindarien bizimoduaren adierazgarri dira armak, txanponak, jokoak… ikus daitezke Jentilbaratza: gaizkileen mugan bilduman. Ataungo udaletxeko ganbaran dago, larunbatera arte. Aste egunetan arratsaldetan irekiko dute (17:00etatik 20:00etara), eta larunbatean goizean (11:00-13:00). Suhar arkeologia taldeko kideak bertan egongo dira azalpenak ematen. Talde hori arduratu zen 2009an eta 2010ean indusketak burutzeaz. Lehenago Joxemiel Barandiaran antropologo ataundarrak ere ikertu zuen eremua, 1916an eta 1971n indusketak eginda. Erakusketan pieza asko ez dira, baina bai balio historiko eta arkeologiko handikoak. Bilduma xumea da kopuruz edo ikusgarritasunez, baina Ataunen bertan aurkitutako gaiekin osatua izateak interesa handitzen dio. Gauza txikiak dira, baina mende askoko bizia dute. Behinola Jentilbaratza muinoan zegoen Ataun gazteluko bizimodua eta eremu gotortu haren funtzioa islatzen dute aurkitutako aztarnek. Erdi Aroan, XIII. eta XIV. mendeetan Nafarroako erresumaren defentsarako altxatutako gotorlekua zen Ataun gaztelua. Joxemiel Barandiaran antropologoak XX. mendearen lehen erdian hasi, eta Suhar taldeak 2009-2010eko kanpainetan bukatu duen ikerketaren emaitza dago, lau erakusleihotan eta informazio tauletan. Aurreko larunbatean zabaldu zuten Jentilbaratza: gaizkileen mugan bilduma ikusteko aretoa. Lehen egunean «60 bat» ataundar joan ziren. Aste osoan dago aukera, larunbatera arte. Suhar arkeologia taldeko adituak bertan egongo dira, Jentilbaratzeko gazteluaren berri zehatza emateko. [...]