Ataun eta Olaberria Herriartekotik kanpora geratu dira
Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan lehian geratzen ziren Goierriko bi herriak kanpora geratu dira asteburuan. Esku huska, Ataunek Donostian 3 eta 0 galdu zuen larunbatean. Kadeteek 22-6, gazteek 22-20 eta nagusiek 22-4 galdu zuten, norbere parti...
Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan lehian geratzen ziren Goierriko bi herriak kanpora geratu dira asteburuan. Esku huska, Ataunek Donostian 3 eta 0 galdu zuen larunbatean. Kadeteek 22-6, gazteek 22-20 eta nagusiek 22-4 galdu zuten, norbere partidetan. Bi jardunaldiak kontuan hartuta, denera 6 eta 0 menderatu du Donostiak Ataun. Final-laurdenetan eten du, hala, Ataunek aurten partaidetza.
Olaberriak, palan, ezin izan dio Oiartzuni irabazi. Joaneko jardunaldian banako berdinketa lortuta egon arren, ostiralean Olaberrian bi partidak galdu zituen. 25-35 eta 21-40 izan ziren emaitzak, pala luzean eta larruzko palaetan. Denera 1-3 geratu da kanporaketa, Oiartzunen alde. Finalaurrekoan geratu da kanpora Olaberria. Oiartzunek Andoainen aurka jokatuko du Herriarteko palako finala, larunbatean 17:00etan Deban.