Ataunen udalekuetarako izena ostiralera arte eman daiteke
Ataungo Udalak udalekua antolatu du 4-9 urte arteko haurrentzat, herrian bertan garatzeko. Uztailaren 4tik 22ra izango dira jarduerak, aste egunetan egunero, 09:00etatik 13:00etara. Izena ostiralerako eman behar da, udaletxean (09:00-13:00). Hiru multz...
Ataungo Udalak udalekua antolatu du 4-9 urte arteko haurrentzat, herrian bertan garatzeko. Uztailaren 4tik 22ra izango dira jarduerak, aste egunetan egunero, 09:00etatik 13:00etara. Izena ostiralerako eman behar da, udaletxean (09:00-13:00). Hiru multzotan bereiziko dituzte umeak, jaioturtearen arabera bina urteka batuta. Aian, San Gregorion eta San Martinen egingo dituzte ekimenak. Plaza mugatuak dira, eta dauden tokiak baino jende gehiagok izena ematen badu, beharko balitz zozketa egingo dute ekainaren 13an, 18:00etan, gaztelekuan.