Ibaialde 2011
Ibaiaren egoera aztertzeko eta baloratzeko jarraian azalduko dizkizuegun ezaugarriak behatu dira.
Gizakiaren eragina
Ingurua oso eraldaturik dago, hirigunea baita. Industriak, urbanizazioak eta garraio azpiegiturek ibaia guztiz bideratu eta kanalizatu dute. Ibaiak ekosistema bezala ura eta ertzak hartzen ditu eta kasu honetan ez dago uholde lautadarik eta ertzak estuak dira. Hondakin gutxi ikusi dugu. Agian aurreko egunetan egindako euriaren ondorioz, begi bistan ez zegoen hondakin gehiegirik. Kultur ondarea bezala DoneJakue bidea hemendik igarotzen dela aipatuko dugu.
Uraren analitikak emaitza onak eman ditu
Biodibertsitatea
Ibarbasoaren egoera ez da ona. Luzeran ez da jarraia eta ibaiaren zabaleran ere ez du azalera handirik hartzen. Zuhaitz (haltzak, urritzak,….) helduak egon arren, sasiak eta zuhaixkak ugariak dira. Gainera, kanpoko espezieak lehian daude bertakoekin. Bestalde, fauna ere kontutan izaten da. Gorago esan bezala, uraren kalitatea ona izanik, arrain espezie hauek bertan bizi daitezke: barboa, loina eta ezkailua. Erreketako hegaztiak ere erraz ikus daitezke: lertxuna, basahatea, uroiloa. Kaioak ere sarri ikusten dira. Azkenik, ezin ahaztu gizakiarekin batera doan arratoi ezaguna.
Ezaugarri guztiak baloratu ondoren, emaitza orokorra, ikerkutako ibai zatia egoera txarrean dagoela da. Ekosistema eraldaturik dago giza eraginarengatik. Dena den, urak kudeatzeko azpiegiturak, kolektoreak, uraren kalitatea hobetu du. Hori dela eta, espezie exotikoak kontrolatuz eta ibarbasoaren berreskurapena bultzatuz ibaiaren egoera hobetzea posiblea litzateke.
JAKIN BEHARREKOAK
- Laponia eta Indonesiako basoen aldeko garaipenak: Helsinkin finlandiar gobernua eta Sami herriaren arteko gatazkaren amaiera sinatu da, samiek elur-oreinak bazkatzeko eskubidearen aldarrikapen historikoaren alde. Akordioaren bidez, baso borealaren 80.000 ha ebakialdi industrialetik kanpo geratuko da. Era berean, Unilever enpresak (Kit Kat -en ekoizlea) palma olioa Sinar Mas enpresari erosteari utzi dio, Indonesiako oihanen deforestazioaren arduraduna delako.
- ‘Amigos de la Tierra’ elkarteak Afrikako goseteak handituko direla aurreikusi du. Palma, artoa eta azukrea ekoizteko oihanak suntsitzen ari dira eta produktu hauek bioerregaiak egiteko landatzen dituzte. Gainera, oinarrizko elikagaiak garestituko dira, herrialde aberatsentzako bioerregaiak ekoiztuz, bertako elikagaiak murriztuko baitira.
- Orduñako Udalak, Bizkaiako Foru Aldundiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean arituko dira Rana dalmatia igela babesteko.
- Otsoa berriz Katalunian. Quercus aldizkariak argitaratu duen ikerketa baten emaitzak dira. Orain dela 70 urte ikusi zuten azken aldiz otsoa Katalunia. Iparraldean agertu da berriz otsoa Alt Urguelen, Berguedan, Ripollesen…