Kiropraktikaren inguruko hitzaldia egingo dute Barrenan
Quiro Alonso etxeak antolatuta, kiropraktikaren eta osasunaren inguruko hitzaldia egingo dute ostiralean. Muskuluen eta hezur egituren alterazioak eta horiek gorputzean duten eragina aztertzen ditu kiropraktikak. Medikuntzaren arlo horretan 10 urte dar...
Quiro Alonso etxeak antolatuta, kiropraktikaren eta osasunaren inguruko hitzaldia egingo dute ostiralean. Muskuluen eta hezur egituren alterazioak eta horiek gorputzean duten eragina aztertzen ditu kiropraktikak. Medikuntzaren arlo horretan 10 urte daramatza lanean Juan Alonsok, eta berak gidatuko du saioa. Barrena Kultur Etxean izango da, 19:00etan.