Sukalde tertulia egingo dute bihar Urretxun
Mundu bat platerean sukalde tertulia egingo dute bihar Urretxun. Immigrazio eta bizikidetza planaren aurkezpenaren harira antolatu dituzten ekintzei amaiera emango die tertulia honek. 19:00etan hasiko dute Zubi-Ondo elkartean eta Juanma Hurtado Kabia jatetxeko sukaldaria eta Javier Loidi EHUko Landareen Biologia eta Ekologia saileko irakaslea izango dira bertan.