Azeari Andonegi da Lazkaoko alkate, Bilduren gehiengo osoarekin
Gaur goizeko 11:00etan egin da Lazkaoko udaletxean udalbatza eratzeko eta alkatea aukeratzeko batzarra. Azeari Andonegi izendatu dute alkate, zerrendaburu aurkeztu zen Bildu koalizioko 7 botoei esker. Ezustekorik ez da izan bozketan; EAJko Patxi Albisuk 5 boto jaso ditu, eta PSE-EEko Juan Manuel Sernak bakarra. Eskerrak eman ondoren, “udaleko ateak eta gure eskuak” zabalik izango dituztela herritarrek adierazi du Andonegik, batzar aretoa jendez beteta zela. “Herritar guztientzako udala” izango dela aurreratu du.
![](http://goierriekialdea.hitza.eus/files/2011/06/P6119449-300x225.jpg)
Azeari Andonegi, Lazkaoko alkate izendatu berritan. Arg.: Aimar Maiz