Lasai hasi dute mozorrotuek beraien eguna Beasainen. Jende asko ibili da goizean kalean, horietako asko mozorrotuta, beste asko ordea, eguneroko itxuran. Arratsalde partean berriz, kalera irten dira beasaindarrak, lotsa etxean utzi eta herri erdigunean...
Goierriko udal guztietako udalbatzak gaur goizean osatu dituzte, horien artean Ordiziakoa. Igor Eguren izango da datozen lau urteetan Ordiziako alkate, Bildu koalizioak gehiengo osoa lortu baitzuen maiatzaren 22ko hauteskundeetan.
Elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa egin dute goizean Beasainen, Loinatz jaietako bigarren asteburuko ekintzen barruan. Menestra eta piper beteak prestatu behar izan dituzte elkarteetako sukaldariek, eta prestatu bakarrik ez, jan ere egin dute suka...
Rosa Mari Urkia, Bildu koalizioaren zerrendaburua izango da Ormaiztegiko alkate legegintzaldi berrian. Bere alderdiko zinegotzien eta Orbel hautes elkartekoen babesa izan du Urkiak; hala, bederatzi bototik sei jasota, gehiengo osoa lortu du. Eguerdiko 12:00etan egin dute alkatea izendatzeko osoko bilkura, eta jende ugari bildu da batzar aretoan. Txalo artean hartu dute alkate berriaren izendapena. Orain arte alkate izan den Jon Intxaustik aginte makila emanda irudikatu du kargu aldaketa. Agurrean, lau urtez alkatetzan egotea “esperientzia aberasgarria” izan dela azaldu du, eta esker ona agertu die berekin lan egin dutenei. Urkiari eta Bilduri berriz, zorte ona opa diela eta ondoan izango dituztela azaldu die Intxaustik. Rosa Mari Urkiak, Bilduk Euskal Herrian sortu duen “ilusioa eta itxaropena” azpimarratu ditu eta hori herrian irudikatzen saiatuko dela. Udala kudeatzeko eta politika egiteko “modu berri bat” ekarriko dutela dio, “herritarren partehartzea” bultzatuko duena.
Goierriko udal guztietako udalbatzak gaur goizean osatu dituzte, horien artean Legazpikoa. Kepa Urzelai izango da datozen lau urteetan Legazpiko alkate, Bildu alderdiak gehiengo absolutua baitu Legazpiko Udalean.
Gaur goizeko 11:00etan egin da Lazkaoko udaletxean udalbatza eratzeko eta alkatea aukeratzeko batzarra. Azeari Andonegi izendatu dute alkate, zerrendaburu aurkeztu zen Bildu koalizioko 7 botoei esker. Ezustekorik ez da izan bozketan; EAJko Patxi Albisuk 5 boto jaso ditu, eta PSE-EEko Juan Manuel Sernak bakarra. Eskerrak eman ondoren, “udaleko ateak eta gure eskuak” zabalik izango dituztela herritarrek adierazi du Andonegik, batzar aretoa jendez beteta zela. “Herritar guztientzako udala” izango dela aurreratu du.
BIldu koalizioko Koldo Agirre aukeratu dute Beasaingo alkate. Agirrek berak botoak kontatu dituen arte ezin izan da jakin zein aukeratuko zuten alkate, azken asteetan informazio nahasia zabaldu baita herrian. Alkate berriak ere hala azaldu du: “Ez genekien zer pasako zen, azken asteetan eta egunetan gauza ezberdin asko entzun baititugu”. EAJ alderdiko hautagaiarekin eta zinegotziekin lau bilera egin dituzte Bildukoek, Udal Gobernua osatzeko adostasunen bat lortzeko asmoz. Azkenean ordea, ez dute adostasunik lortu eta hauek izan dira alkatea izendatzeko bozketaren emaitzak: Bildu koalizioko Koldo Agirrek zazpi boto lortu ditu; Aitor Aldasorok (EAJ) sei boto; Fernando Boadak (PSE-EE) bi boto; Julio Herrerosek (PP) boto bat eta beste boto bat zurian. Alkate berria izendatuta, aurrerantzean talde lana bultzatu beharko dutela esan du Agirrek: “Astelehenetik aurrera hasi beharko dugu gobernua osatzeko lana egiten, eta ikusiko dugu zer gertatzen den, oso zaila delako seirekin edo zazpirekin gobernatzea. Lehenengo gobernua ondo osatzen saiatuko gara eta momentuko akordioak lortzen”. “Helburua beteta” Beasaingo Bilduren lehen helburua maiatzaren 22an bete zen, Beasainen sei zinegotzi lortu zituztenean. Jasotako boto kopuruarekin “oso gustura” geratu ziren koaliziokoak, eta alkatetza lortzen ez bazuten ere “herrian lortutako erantzunarekin helburua betetzat eman zitekeen” Agirreren arabera. Gaur alkatetza lortuta ordea, poza bikoiztu egin zaie hautagaiari, zinegotziei [...]