Bilduko Koldo Agirre da Beasaingo alkatea
BIldu koalizioko Koldo Agirre aukeratu dute Beasaingo alkate. Agirrek berak botoak kontatu dituen arte ezin izan da jakin zein aukeratuko zuten alkate, azken asteetan informazio nahasia zabaldu baita herrian. Alkate berriak ere hala azaldu du: “Ez genekien zer pasako zen, azken asteetan eta egunetan gauza ezberdin asko entzun baititugu”. EAJ alderdiko hautagaiarekin eta zinegotziekin lau bilera egin dituzte Bildukoek, Udal Gobernua osatzeko adostasunen bat lortzeko asmoz. Azkenean ordea, ez dute adostasunik lortu eta hauek izan dira alkatea izendatzeko bozketaren emaitzak: Bildu koalizioko Koldo Agirrek zazpi boto lortu ditu; Aitor Aldasorok (EAJ) sei boto; Fernando Boadak (PSE-EE) bi boto; Julio Herrerosek (PP) boto bat eta beste boto bat zurian. Alkate berria izendatuta, aurrerantzean talde lana bultzatu beharko dutela esan du Agirrek: “Astelehenetik aurrera hasi beharko dugu gobernua osatzeko lana egiten, eta ikusiko dugu zer gertatzen den, oso zaila delako seirekin edo zazpirekin gobernatzea. Lehenengo gobernua ondo osatzen saiatuko gara eta momentuko akordioak lortzen”. “Helburua beteta” Beasaingo Bilduren lehen helburua maiatzaren 22an bete zen, Beasainen sei zinegotzi lortu zituztenean. Jasotako boto kopuruarekin “oso gustura” geratu ziren koaliziokoak, eta alkatetza lortzen ez bazuten ere “herrian lortutako erantzunarekin helburua betetzat eman zitekeen” Agirreren arabera. Gaur alkatetza lortuta ordea, poza bikoiztu egin zaie hautagaiari, zinegotziei [...]
BIldu koalizioko Koldo Agirre aukeratu dute Beasaingo alkate. Agirrek berak botoak kontatu dituen arte ezin izan da jakin zein aukeratuko zuten alkate, azken asteetan informazio nahasia zabaldu baita herrian. Alkate berriak ere hala azaldu du: “Ez genekien zer pasako zen, azken asteetan eta egunetan gauza ezberdin asko entzun baititugu”.
EAJ alderdiko hautagaiarekin eta zinegotziekin lau bilera egin dituzte Bildukoek, Udal Gobernua osatzeko adostasunen bat lortzeko asmoz. Azkenean ordea, ez dute adostasunik lortu eta hauek izan dira alkatea izendatzeko bozketaren emaitzak: Bildu koalizioko Koldo Agirrek zazpi boto lortu ditu; Aitor Aldasorok (EAJ) sei boto; Fernando Boadak (PSE-EE) bi boto; Julio Herrerosek (PP) boto bat eta beste boto bat zurian.
Alkate berria izendatuta, aurrerantzean talde lana bultzatu beharko dutela esan du Agirrek: “Astelehenetik aurrera hasi beharko dugu gobernua osatzeko lana egiten, eta ikusiko dugu zer gertatzen den, oso zaila delako seirekin edo zazpirekin gobernatzea. Lehenengo gobernua ondo osatzen saiatuko gara eta momentuko akordioak lortzen”.
“Helburua beteta”
Beasaingo Bilduren lehen helburua maiatzaren 22an bete zen, Beasainen sei zinegotzi lortu zituztenean. Jasotako boto kopuruarekin “oso gustura” geratu ziren koaliziokoak, eta alkatetza lortzen ez bazuten ere “herrian lortutako erantzunarekin helburua betetzat eman zitekeen” Agirreren arabera. Gaur alkatetza lortuta ordea, poza bikoiztu egin zaie hautagaiari, zinegotziei eta Beasiango udaletxeko batzar aretoan elkartu diren askori.
Txalo artean eta “Aupa Bildu” oihuen artean jaso du Agirrek alkate makila, Patxi Plazaola alkate ohiaren eskutik. “Aldaketa posible dela sinetsi duzuen guztioi” eta “egoerarik zailenetan hor mantendu zareten guztioi”, eskerrak eman dizkie Agirrek. Aurrerantzean herritarrentzako eta herritarrekin lan egiteko konpromisoa hartu du alkate berriak, herritar guztien partaidetza bultzatuz eta “bake eta normalizazio politikoa helburu hartuta, giza eskubide guztiak errespetatuz, indarkeriarik gabe, errepresio, preso eta torturarik gabekoa, bizakarzainik eta inolako mehatxurik gabekoa, eta bazterketa, ilegalizazio eta epaiketa bidegaberik gabekoa”.
![Koldo Agirre](http://beasain.hitza.eus/files/2011/06/IMGP2427-150x150.jpg)
![Udal osaketa](http://beasain.hitza.eus/files/2011/06/IMGP2386-150x150.jpg)
![Udal osaketa](http://beasain.hitza.eus/files/2011/06/IMGP2397-150x150.jpg)
![Udal osaketa](http://beasain.hitza.eus/files/2011/06/IMGP2399-150x150.jpg)
![Udal osaketa](http://beasain.hitza.eus/files/2011/06/IMGP2400-150x150.jpg)
![Udal osaketa](http://beasain.hitza.eus/files/2011/06/IMGP2409-150x150.jpg)
![Udal osaketa](http://beasain.hitza.eus/files/2011/06/IMGP2412-150x150.jpg)
![Udal osaketa](http://beasain.hitza.eus/files/2011/06/IMGP2416-150x150.jpg)
![Udal osaketa](http://beasain.hitza.eus/files/2011/06/IMGP2417-150x150.jpg)
![Udal osaketa](http://beasain.hitza.eus/files/2011/06/IMGP2423-150x150.jpg)
![Udal osaketa](http://beasain.hitza.eus/files/2011/06/IMGP2425-150x150.jpg)