![](http://goierri.hitza.eus/site/files/2011/06/P1016376.jpg)
Goierri kirol elkarteak bizikleta festa antolatu du gaur Urretxun. Goizean zehar, hamarka txirrindulari gazte batu dira Abenidan, lasterketa eta proba tekniko desberdinetan lehiatzeko. Arratsaldean Alejandro Egearen omenezko bigarren lasterketa ospatuko dute, Gipuzkoako federatutako eskoletako kimuen eta haurren mailan. 16:30ean hasiko dituzte lasterketak eta bi herriek osatuko duten kilometro eta erdiko zirkuitoan ariko dira txirrindulariak.